← Berri guztiak ikusi
Tolosaldea | Artea eta kultura · Aste Santua · Natura
Aste Santua Tolosaldean: bizipen paregabeak ingurune ahaztezin batean
Gehiago irakurri
Aste Santua une ezin hobea da deskonektatzeko eta xarma berezia duten txokoak ezagutzeko. Tolosaldean historia, gastronomia, natura eta kultura uztartzen dituen eskaintza paregabea aurkituko duzu.
Utzi zeure burua harritzen bisita gidatu bereziekin, erakusketa esklusiboekin eta txotx-aren tradizioarekin urteko garai onenarekin ere egingo duzu topo.
Agenda honek apirilaren 12 eta apirilaren 27 arteko ekintzak biltzen ditu.
Bisita gidatuak, Tolosaldearen esentzia ezagutzeko
Murgildu Tolosa eta inguruaren historian gure bisita gidatu bereziekin. Alde Zaharreko kaleetan barrena ibiltzeko, Santa Maria eliza ikusgarrian sartu eta gangetaraino igotzeko, Tolosako azokaren berezitasunak ezagutu eta dastatzeko.
Aldezaharrerabisitaetabertakoproduktuendastaketa
Gainera, aurten berrikuntza gisa, Tolosako Alde Zaharreko bisitaren ostean bertako produktuen dastaketa batez gozatzeko aukera izango duzu Jo topagunean.
Apirilaren 17, 18 eta 19an goizeko 11:00etan
Erreserbak: tour@tolosaldea.eus / 943 697 413
Tolosakoaldezaharrerabisitagidatua
Ordu bete inguruko bisita gidatuan, kalez-kale Tolosako historiaren zati bat, bere kokapenaren garrantzia eta beste hainbat istoria deskubrituko dituzu.
Apirilak 12. 15:00
Apirilak 17, 18 eta 19. 10:00 eta 17:00.
Apirilak 22, 23, 24 eta 25. 10:00 eta 15:00.
Apirilak 26. 10:00 eta 15:00.
AndreMarielizaetaberegangak
Gipuzkoako elizarik handienetako batera sartzeko aukerea ematen dizu bisitak, zutabez osatutako nabe handira. Baina zalantzarik gabe, bisitaren interesgune handiena, gangetara igotzeko aukera da. Hori bai, eskailerak igotzeko prestatuta etorri beharko duzu.
Apirilak 17, 18 eta 19. 12:30 eta 15:30.
Apirilak 26. 12:30
Tolosakoazokarabisitaetabertakoproduktuendastaketa
Tolosako azoka, zalantzarik gabe, gastronomikoki eskualdearen argazkirik onena da. Larunbateroko plan saihestezina. Proposamen honetan, gida batekin bisitatuko duzu azoka, ekoizle ezberdinak eta produktu gama zabala ezagutuz eta bukaeran garaiko produktuen dastaketa bat egingo duzue “Jo topagunean”.
Apirilaren 12 eta 26. 11:00etan.
Erreserbatu egunaTopic. Txotxongiloen etxea
Txotxongiloikastaroahaurrentzat
Topic, Tolosako Txotxongiloaren Nazioarteko Museoa da. Txotxongiloen etxea. Oso plan dibertigarria da haurrekin joateko. Hemen egun hauetarako agenda berezia, beste egun guztietan modu librean ere bisitatu daiteke.
Apirilaren 14tik 16ra bitarte, goizeko 9:20etatik 12:30ak bitarte, txotxongilo ikastaro bat eskainiko da 6-12 urte bitarteko haurrentzat. Kurtsoan zehar haur literaturako liburu/ipuin bat landuko da, bertako pertsonaiak eraikiko ditugularik eta azkenik, ipuinaren kontaketa kolektibo batekin emango zaio amaiera kurtsoari.
Kurtsoak 45€ kostua izango du eta beharrezkoa izango da hiru egunetako asistentzia.
Gehiago ikusiKulturaetaartea:galduezindirenerakusketak
Topic Txotxongilo Museoak ateak zabalduko ditu Aste Santu guztian zehar. Baina aurtengoa berezia izango da, izan ere, Nestor Basterretxea eta Altzoko Handia erakusketa egongo da ikusgai. Marrazkilari, eskultore eta orokorrean artista handi honen lan ezezagunetako bat ezagutzeko aukera eskainiko baitu, bere txotxongiloen sorkuntza lana.
Horrez gain, ‘Girovago e Rondella’ erakusketa ere izango da Topic-en, txotxongiloek sortzen duten unibertso magikoaz gozatzeko aukera emanez.
Txokolatearen Museoa
Gozozaleentzakoparadisubat.
Txokolatea maite baduzu, Rafa Gorrotxategiren Txokolatearen Museoa ezin duzu galdu. Bertan, bisita gidatu bat egin edota tailerretan parte hartzeko aukera izango duzu, txokolatearen historia eta ekoizpen-prozesua sakon ezagutzeko. Familian gozatzeko plan ezin hobea da, norbere kontura ere bisita daitekeena.
Apirilak 17 eta 19. Bisita gidatu edo tailerra 11:00etan
Apirilak 18, 20 eta 21ean bisita librea.
5 egun hauetako ordutegia 09:00-14:00
Gainontzeko egunetan ohiko ordutegi eta eskaintza.
Gehiago ikusiIbilbideak naturan
"KutsidazubideaIxabel"ibilbidegidatua
Literatura eta ibilaldiak gustuko badituzu, ‘Kutsidazu bidea Ixabel’ ibilbide gidatua egin ahal izango duzu apirilaren 12an. Hernialdetik Alkizarako bide eder honek istorio zoragarri batean murgiltzeko aukera emango dizu. Bere euskara hobetzera Alkizako euskaltegira joan zen pertsona baten ibililerak kontatzen dituen umorezko hainbat pasartez lagunduta
Ibilbidea
Kultura herrikoiaren eta munduko musiken jaialdia
TolofolkPazkoastean
Apirilaren 23tik 27ra.
Tolosako txoko ezberdinetan folk kontzertuez gozatzeko aukera paregabea.
EgitarauaTxotx!
Gozatuzaporetradizionalekin:txotxgaraikoazkenaukera
Sagardozaleek azken aukera izango dute Aste Santuan txotx garaiaz gozatzeko. Sagardo kupelatik zuzenean dastatzeko aukera aparta izateaz gain, ohiko menua (bakailaoa, txuleta eta gazta) izango dute lagun sagardotegietan. Ezinbesteko esperientzia da!
SagardotegiakBisitagidatuak
Sagardo upategi bat bisitatzeko aukera Adunan. Sagastietatik paseatu, upategiko sekretuak ezagutu eta otordu goxo bat bertan.
Animatzen zara?
Gehiago ikusi
Antolatu zure bidaia
Nonjan
Txotx garaia da, baina babarrunak, barazkiak, haragiak parrillan, autore sukaldaritza eta beste kutixi asko jateko leku paregabeak aurkituko dituzu hemen.
Jatetxeak