Eskalada Guneak Tolosaldean

Aralar Parke Naturala

Eskalatzaileen paradisua

Eskaladako gune horiek Gipuzkoako Mendizale Federazioak berrikusi eta hornitu ditu. Hondatutako materialen ordez, beharrezko kalitate-arauak betetzen dituzten ainguraketa herdoilgaitz berriak jarri dira, eskaladaren praktika segurua errazteko.

Ingurune naturalean kokatzeak ingurune pribilegiatuaz eta “Gipuzkoa bertikalaren” ikuspegiaz gozatzea erraztuko die erabiltzaileei, non probintziako beste leku batzuen pareko sentsazioak aurkituko dituen. Horregatik, ezaugarri bereziak ditu, hiri-ingurunean kokatutako beste edozein kirol-instalaziotatik bereizten dituztenak. Guztiok gozatzeko, eskalatzaileei gomendatzen zaie kontuan hartzea eta erabiltzeari buruzko gomendioak errespetatzea.

Tolosako Azoka

Ausa Gaztelu - Txindoki - Zazpiturri

Eskaladako hiru gune horiek elkarrengandik oso gertu daude, eta zailtasun handirik gabeko eremu batetik aldatzeko aukera paregabea ematen dute. Aralar Parke Naturalean kokatuta, kondairaz eta mitologiaz betetako inguru karstikoan, natura oparoaz inguratuta egoteaz gain, zalantzarik gabe, aire zabaleko eskalada praktikatzeko aukera onenetako bat da.

Ausa Gaztelu

Harri mota: kareharria
Ekipamendu mota: paraboltak, kimikoak eta iltzeak
Bide kopurua: 21
Gutxieneko eta gehieneko altuera: 10/100 m
Zailtasun minimoa eta maximoa: IV/7c
Orientazioa: hego-ekialdea, mendebaldea
Jaitsiera: deskuelgeak, rappela
Oharrak: Ezproiko bide klasikoa iltze zaharrekin dago hornitua.bide hori berriz egiteko, komeni da materiala eramatea, zenbait iltze indartu edo ordezkatzeko.
Blokeen sektorean bideak motzak dira, baina oso bertikalak.

Informazioa deskargatu
Ausa Gaztelu
Ausa Gaztelu



Txindoki

Harri mota: kareharria
Ekipamendu mota: parabolta eta iltzeak
Bide kopurua: 53
Gutxieneko eta gehieneko altuera: 15-160 m
Zailtasun minimoa eta maximoa: IV/7a+
Orientazioa: hegoaldea, mendebaldea
Jaitsiera: rappela
Oharrak: eskalada mendi eremu batean egiten da, eta beharrezkoa da adi egotea, zenbait harri eta bloke aske egon daitezkeelako, batez ere goiko aldean.
Komeni da babeserako materiala eramatea ia-ia eskalada bide guztietan. Badira zenbait bide non ezinbestekoa den babeserako materiala eramatea

Informazioa deskargatu
txindoki
txindoki



Zazpiturri

Harri mota: kareharria
Ekipamendu mota: paraboltak, kimikoak
Bide kopurua: 53
Gutxieneko eta gehieneko altuera: 15-30 m
Zailtasun minimoa eta maximoa: III/8a
Orientazioa: orientazio guztiak
Jaitsiera: deskuelgeak, rappelak
Oharrak: kontuz ibili harkaitzarekin orratzen goialdetan

Informazioa deskargatu



Baliteke ere
gustatzea...