Ibilbide bat Altzoko erraldoiaren bizitzan zehar
Altzokoerraldoiarenibilbidea
Altzonikustekopunturikgarrantzitsuenak
Ibilbide txiki batek Altzoko puntu garrantzitsuenetako batzuk zeharkatzen ditu, non oraindik ere gordetzen diren Migel Joakin Eleizegi Altzoko Erraldoiaren inguruan sortu zen ikusminaren aztarnak. Ibilbide labur bat eta beste luzeago bat daude, biak zailtasun handirik gabekoak.

Altzoko erraldoiaren neurriak
Altzoko erraldoia 2,42 metroko altuera izatera iritsi zen. 63 tailla zuen oinetan, 42 zentimetroko oinetakoekin. Besoak gurutze moduan jarrita, 2,27 metroko tamaina zuen.
Herrikoplaza
Udaletxearen ondoko eraikin modernoan Erraldoiaren Interpretazio Zentroa dago. Hormako bisore batzuen bidez, Iñaki Moyua artistaren tamaina errealeko figura bat ikus daiteke, bere garaiko hainbat objekturen erreplikez gain.
IpintzaHaundibaserria
Altzo azpiko auzoko baserri honetan jaio zen 1818an Migel Joakin Eleizegi. Bere kanpoaldean, Juanito Lopek zizelkatutako eskultura bat dago. Nabarmentzekoa da abarka baten tamaina, 63. taillakoa! Zure oina sartzen eta desberdintasuna alderatzen saia zaitezke.
Bi ibilbide posible
Ibilbidea Altzoko plazan hasten da eta bitan banatzen da. Ibilbide luzea, gorriz markatuta dago, Altzo Azpi auzora jaisten da; ibilbide laburrak zati hori saihesten du, eta laranja kolorez markatuta dago.
AltzoAzpi
Altzoko erdigunetik bananduta dagoen auzoa da eta Alegiatik hurbilago dago. Oraindik ere badu errota zahar bat, 1967ra arte aktibo egon zena, eta mende honen hasieran zaharberritu zuten.
SanSalvadorelizarenmarkak
Altzo Azpin San Salbador ermita txikia ere badago. Erretoreak erraldoiaren altuera neurtzen zuen bere bidaietatik itzultzean, horman marrak zizelatuz. Oraindik markak harrian jarraitzen dute. Aldameneko hilerrian erraldoiaren hezurrak aurkitu zituzten 2020ko udan.
SantaBarbaraermitaetaeskultura
Altzo Muinora itzulitakoan, hurrengo geldialdia XVII. mendeko Santa Barbara Ermitan egiten da. Altzoko lehen eliza izan omen zen. Aurrean, Tomas Ugartemendiak egindako harrizko beste eskultura bat dago.