TOPIC, txotxongiloen mundu magikoa
TolosakoNazioartekoTxotxongiloenzentroa
Europanbakarradenmuseoa
Tolosako hirigune historikoan, TOPIC da Europan txotxongiloei eskainitako zentro integral bakarra. Txotxongiloen Etxea, non mundu osoko txotxongiloak ezagutuko dituzun eta milaka urteko arte honi buruz asko ikasiko duzun, leku aproposa da familian bertaratzeko ere.
![Tolosako Azoka](https://www.tolosaldea.eus/wp-content/uploads/2022/03/TOPIC-Tolosa.jpg)
Erakusketak eta askoz gehiago
Erakusketa iraunkorraz gain, museoak beste erakusketa ibiltari batzuk, ikastaroak eta tailerrak, zentro dokumental bat eta mota guztietako ikuskizunak hartzen ditu bere antzokian.
1.800txotxongilobainogehiago
Topic-ek mundu osoko txotxongilo eta manipulazio teknika ezberdinen bilduma handia du. Asiako herrialdeetako txotxongiloen bilduma nabarmentzen da batez ere. Guztira, 1.850 panpina daude, Tolosatik igarotako partikularren eta konpainien dohaintzan emanak.
Historiahandiadutensorkuntzalanak
Topic-en ikusgai dauden sorkuntza gehienak XX. mendearen bigarren erdialdekoak dira, baina XVIII. eta XIX. mendeko txinatar itzalen edo XIX. mendeko txinatar harien bilduma ere nabarmentzen da.
Bierakusketamota
Topic-ek aldi baterako erakusketak programatzen ditu, modu monografikoan, txotxongiloaren unibertsoaren alderdi partikularrei leiho berriak irekitzeko asmoz.
KingKongetikMarionara
Museoan arrera King Kong handi batek egiten du, Iñaki Goikoetxearen Inauterietarako sorkuntza bat da. Mariona Museoko anfitrioia da beste obra nabarmenetako bat (haur baten marrazkitik sortua), magiaz, ispiluz eta argiz betetako mundu bati bide emango diona.
Eraikinaren historiari buruz
Txotxongiloen museo bihurtu aurretik, Topic-en eraikina Justizia Jauregia izan zen. Kartzela ere izan zen, bai XIX. mendean, Gerra Zibilean.
Museorabisitak
Museoa urte osoan zehar dago zabalik. Taldeentzako bisita gidatuak edota antzeztuak ere antola daitezke, aldez aurretik hitzartuta.
Informazio gehiagoTitirijai,txotxongiloenjaialdia
Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia da, azaroaren amaieran ospatzen dena. Lau hamarkadako ibilbidea du. Egitarauak barne edo kaleko ikuskizunak, tailerrak, erakusketak edo hitzaldiak biltzen ditu.
Ikusi gehiago