Tolosaldeko ostatuak
Egitekobostmodu
Tolosaldekoostatuak,herritxikienzaporea
Herri txiki guztiak ez dira berdinak, baina bada komunean duten gauza bat. Toki bat, hobeto esanda: Ostatua. Udaletxearen eraikinean bertan kokatzen da maiz, herriko plaza nagusitik gertu, eta tokian tokiko gizarte-bizitzaren erdigune dira.

Bost dira eskualdeko enogastronomia klubeko kide dren ostatuak Tolosaldean
Hernialdeko Ostatua, Orexako Ostatua, Altzoko Ostatua, Alkizako Ostatua eta Zirta, Larraulgo Ostatua.
Senide eta lagunekin elkartu, otordu onez gozatu, ospakizun bereziak antolatu, azken uneko erosketak egin, jarduera kulturaletan parte hartu… Funtzio asko betetzen dituzte herri txikietako ostatuek Tolosaldean. Izan ere, herriari bizia emateko, non bildua izan behar dute herritarrek. Eta hori, maiz, herriko ostatuan gertatzen da.
Eskaintza zabala mahaiaren bueltan
Guztiz berritutakoak dira batzuk, lehengo jatetxeen tankerakoak beste batzuk. Karta berezitua, eguneko menua, bertako produktuen denda txikia, logelak… Bakoitzak eskaintzen duena ere desberdina da, eta ezagutzea merezi duen eskaintza jartzen dute herritar zein bisitarien esku.
HernialdekoOstatua:Parrillanegindakoarrainak
Parrillan berezitutako ostatua da. Herriko plaza nagusian dago kokatuta, udaletxeko eraikin historikoan. Jatetxe tradizionalen tankerakoa, janari eta edari aukeraketa zabala eskaintzen dio bertaratzen denari.
Irakurri gehiagoOrexakoOstatua:Fokuaproduktuanjarrita
Formula berezia jarraitzen du ostatu honek. Herriarekin konprometituta, zerbitzu ugari eskaintzen dituzte bertan. Orexako gazta eta bestelako bertako produktuak erosteko denda txikia askotariko jarduerak egiteko ganbara pribatua ere badute.
Irakurri gehiagoAltzokoOstatua:Babarrunjanaetatxerrikumea
Bisitari asko jasotzen dituen herria da Altzo, eta denak hartzeko prest dago ostatua. Hamaiketako, otordu eta ospakizunak egiteko espazioa da. Jantokiaz gain, terraza handi bat ere badu. Txerrikumea eta arkumea jateaz gozatzen dutenentzako tokia.
Irakurri gehiagoAlkizakoOstatua:Betikozaporeak
Alkizako Ostatuan, bertako bizimoduaren zaporea dastatzeko aukera daukate bezeroek. Herritarrekin harreman estua daukan ostatua da. Janari tradizionala eskaintzen dute, baina teknika berriekin sukaldatutakoa.
Irakurri gehiagoLarraulgoOstatua:sua,keaetabrasa
Kontraesana badirudi ere, jaki tradizionalak berreskuratzen egiten duten ahaleginagatik da toki berritzailea Zirta Jatetxea. Brasa esan nahi du ‘zirta’ hitzak, eta hori da, hain zuzen, etxeko berezitasuna: parrilla jana eta ketutako jana.
Irakurri gehiago