Tolosaldean oso sustraituta dagoen ohitura
Festa, tradizioa eta gastronomia, guztia batera.
Tolosaldean sagarren laborantza eta sagardoa egiteko tradizioa aspalditik dator. Garai batean etxean edo lagun artean edateko ekoizten zen; orain, botiletan saltzen da, sagardotegietan txotx-etik eskaintzeaz gain, sagardotegiko menu tradizionalarekin.
Sagardoaren erritua
Sagardoa zapore apur bat garratza duen sagar-ardoa da, Gipuzkoako antzinako tradizioa mantenduz egiten da. Sagarrak birrindu eta prentsatu, kupeletan edo barriketan hartzitu eta dastatzeko prest egoten da.
Denboraldia
Urtarriletik maiatzera esperientzia paregabeaz gozatzeko aukera dago sagardotegi batean. Bisitak merezi du eta asko, giro alaia eta jai girokoa bizitzen baita bertan, batez ere, asteburuetan: kantuak, bertsoak, trikitixa…
Txotx-a
“Txotx” oihuak sagardo upelen baten irekiera iragartzen du. Antzina, txiria irekitzen zen, gantzez estalitako kupelaren zuraren zulo txiki bat, eta bertatik txorrorada fin bat ateratzen zen zulatzean. Sagardoa gutxi hartzen da aldi bakoitzean. Gutxi eta maiz, esan ohi da.
Sagardotegiko menua
Sagardo dastaketek kalterik egin ez dezan, menua bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin edo saltsan, txuleta, intxaurrak, Idiazabal gazta eta sagar-gozoak osatzen dute.
Euskal Sagardoa
Euskal Sagardoa jatorri izendapena duten sagardoak botilaren lepoan kapsula gorri bat dutenak dira, % 100ean bertako sagar eginda egon behar dute eta kalitate-ziurtagiria lortu behar dute. Gorenak kapsula beltzeko sagardoak ere kalitate handikoak dira, baina ez derrigorrez bertako sagarrekin egindakoak. Urre koloreko kapsulak aldiz, Euskal sagardoa jatorri izendapeneko bertako sagarrarekin eginak dira, baina dastaketa panelean Premium gisa katalogatuak izan direnak.
Tolosaldeko sagardotegiak
Tolosaldean sei sagardotegi ekoizle daude, guztiak familiarrak: batzuk denboraldian zehar bakarrik irekitzen dituzte, eta beste batzuk urte osoan. Guztiek eskaintzen dute sagardotegiko menua.
Aburuza, Aduna
Lau hamarkada baino gehiago dituen sagardotegia da, Adunan kokatua eta sagarrondoz inguratua. 29 upel eta 300 lagunentzako jantokia ditu. Upeltegira bisita gidatuak ere egiten ditu.
Ikusi upategia
2024 Txotx irekiera: Urtarrilak 17
Aburuza sagardotegiaEguzkitza, Tolosa
Tolosako erdigunetik minutu gutxira dago. Antzinatik egiten dute sagardoa bertan, nahiz eta 90eko hamarkadan ireki zituzten sagardotegiko ateak. Sagardogintzarekin zerikusia duten antzinako tresnekin erakusketa txiki bat ere badu.
Ikusi upategia
2024 Txotx irekiera: 2023ko abenduak 2
Eguzkitza sagardotegiaGoikoetxea, Lizartza
Bere sagarra ekoizten du sagardoa, inguruko mendien magaletako sagastiek emandakoak. Kupelak 120 lagunentzako lekua duen jantokitik ikusten dira.
Ikusi upategia
2024 Txotx irekiera: Urtarrilak 26
Goikoetxea sagardotegiaIsastegi, Tolosa
Tolosako landa eremuan dago, Aldaba auzoan, eta XVII. mendetik egiten dute sagardoa. Beraien sagar hornitzaileak 15 kilometro ingurukoak dira. Tolosatik autobus zerbitzua eskaintzen du, urtarriletik apirilera.
Ikusi upategia
2024 Txotx irekiera: Urtarrilak 13
Isastegi sagardotegiaSarasola, Asteasu
Mende erdiko ibilbidea duen sagardotegi familiarra da, Asteasu bailara batean kokatua. Egurrezko upelez inguratutako jangela bat dauka, 150 pertsonentzako edukiera duena. Urtero 120.000 litro sagardo egiten ditu, % 75 bertako sagarrekin.
Ikusi upategia
2024 Txotx irekiera: Urtarrilak 13
Sarasola sagardotegiaZabala, Aduna
Adunako erdigunetik gertu dagoen dolare sagardotegia da. 200 urte baino gehiago daramatza sagardoa Gipuzkoako sagarrekin bakarrik egiten. 8.000 sagarrondo baino gehiago ditu bere lurretan. Askotan saritu dute sagardo onenaren sariarekin. Terraza handi bat ere badauka.
Ikusi upategia
2024 Txotx irekiera: Urtarrilak 4
Zabala sagardotegia