Non eta zer gosaldu Tolosaldean
Gosariaketahamaiketakoak
Egunaondohastekohamaikamodu
Puntako gozotegien gutiziak; gosari konpletoak eskaintzen dituzten tabernak; pintxo eta mokadu gozo, gazi eta, bereziki, goxoak; mendi buelta baten ondoren, indarrak berreskuratzeko hamaiketako tradizionalak. Bada zer eta non aukeratu.

Gosarikonpletoak
Nahieran osatutako gosariak eskaintzen ditu Fronton-ek. Edari bat –kafe edo tea–, gozo bat –bizkotxo edo opilen bat–, gazi bat –tomate edo guakamole tosta bat, tortilla pintxoren bat, etab.– eta fruta, jogur edo zukuren bat. Egin aukeraketa eta gozatu.
Informazio gehiagoGozotegiak
Kafe autentiko edo etxeko txokolate bero bat, eta gozo artisauak aukeran: opilak, pastelak, Teila eta Zigarrotxoak, bizkotxoak, pastak, tostada bereziak… Aukera anitza da. Eceizaren bi gozotegiak eta Rafa Gorrotxategiren obradoreko kafetegia gomendatzen dizkizugu.
Gozotegiak ikusiPintxoak
Kafetxoren batekin, bada gazia gosaltzea nahiago duenik. Patata tortilla pintxoak, askotariko osagaiekin osatutako tosta bereziak, urdaiazpiko pintxoak… Xare, Orbela edo Karela dira, besteak beste, gisa honetako gosariak egiteko leku aproposak.
Pintxo tabernak ikusiHamaiketakoaklanda-eremukoostatuetan
Landa-eremuko ostatu askotan hamaiketako tradizionalak eskaintzen dituzte: salda beroa, haragi egosia eta txorizo egosia edo txistorra. Hori guztia, sagardo botila batekin lagunduta. Bada aukera gehiago: arrautza frijitu parea urdaiazpikoarekin. Hamaiketako ezin hobeak dira mendi buelta baten ondoren indarrak hartzeko! Taberna askok ‘Salda badago’ kartela izaten dute barran: leku horietan topatuko dituzu gisa honetako hamaiketakoak.
Lotokietako gosari esklusibo eta bereziak, inguru paregabe batean
LaugosarimotaBide-Bidehotelean
Tolosako Bide-Bide hotelaren tabernan lau gosari mota eskaintzen dituzte: etxeko gosaria, gosari kontinentala –zuku eta pintxoarekin–, gosari iberiarra –Arrautza nahasi edo urdaiazpiko iberiko tortillarekin– eta gosari ingelesa –arrautz eta hirugiharrearekin–. Bertan ostatu hartu ez arren ere joan daiteke bertara gosaltzera.
Hotela ikusiGosarikontinentalakhoteletalandetxeetan
Buffet libreak jantokian; terrazan eta aire-librean lasaitasunaz gozatzen duzun bitartean; edo logelako intimitatean, ohetik altxa ere egin gabe. Mimoz prestatutako gosari esklusiboenak dituzu eskura hotel eta landetxeetan.
Non lo egin