Bisitatu eta dastatzeko egun bereziak
Gure produkturik onena ezagutzeko ekitaldi gastronomikoak
Urtean zehar azoka berezi ugari egiten dira, horietako batzuk produktu jakin batzuei lotuta: piparra, babarruna, txuleta, mikologia, gozokiak edo bisigua. Ikusteko, usaintzeko, erosteko eta, nola ez, gure sukaldaritzaz gozatzeko aukerak dira.
Urtarrila
Zuhaitz eguna
2024. Urtarrilak 27
Tolosa.
Janarien ohiko azokaz gain, Euskal Herri osoko mintegiek mota guztietako zuhaitzak, zuhaixkak, landareak eta haziak ekartzen dituzte: fruta-arbolak, pagoak edo haritzak bezalako baso-landareak eta landare apaingarriak ere bai.
Martxoa
Be! Artzain kulturaren asteburua
2024 Martxoak 1-3
Berastegi
Artzantzaren ondorio den paisaia da Berastegikoa. Festa honetan, astoekin artzaien bordak bisitatzeko aukera izango da, gazta dastaketak, haurrentzat gazta eta artile tailerrak, azoka, musika, gaztandegira bisitak eta artzain kulturaren ibilbidea.
IkusiMaiatza
Aralarko larre irekiera
Maiatzak 1
Larraitz – Abaltzisketa.
Maiatzaren lehena egun handia Larraitz inguruan. 20.000 animalia inguru Aralarko Parke Naturaleko larreetara igotzen hasten dira. Animalia taldeen gorantz ikusteaz gain, artisau-produktuen postuak, trikitixa eta bertsoek girotzen dute ingurua.
Haragi
2024 Maiatzak 16-19
Tolosa.
Haragiaren eta txingarraren festa, non txuleta parrilan produktu izarra den. Mundu osoko parrilleroek erretze mota ezberdinak plazan erakusten dituzte eta errazioetan zerbitzatzen dituzte. Zerkausia jangela handi bat ere bilakatzen da, Tolosako erretegien eskutik txuleta menu tradizionala dastatzeko.
IkusiEkaina
Sagardo txapelketa
Tolosa.
San Juan jaietako ekintzen artean, hogei bat sagardotegik parte hartzen duten sagardo lehiaketa ospatzen da. Guztiak dastatzeko aukera eskaintzen da, txorizo pintxoak eta bakailaoaz lagunduta.
Ardo txuriaren azoka
2024 Ekainak 1
Tolosa.
Ardo txuriaren azokan, pintxoez lagunduta, ardo txuri ezerberdinak dastatzeko aukera ematen da.
Gehiago ikusiUztaila
Garagardo azoka
Villabona.
Udako hitzordua, garagardo ezberdinez, frankfurt motako saltxitxa edo ukondoaz gozatzeko.
Iraila
Ibarrako piperraren azoka
2024. urte honetan ez da ospatuko.
Ibarra.
Ibarrako piperra eta beste piper mota batzuei eskainitako azoka, Ezpeletakoa kasu, baina era guztietako jakiak eta artisautza ere aurkituko dituzu bertan. Lehiaketa gastronomikoa nabarmentzen da, non lehiakide bakoitzak gildak eta pintxoak prestatzen dituen, Ibarrako piperra osagai nagusi dela.
IkusiTxakolinaren azoka
2024. Irailak 21
Amasa, Villabona.
Txakolin Eguna Amasa auzoan ospatzen da, non hogeita hamar bat txakolin upategi biltzen diren. Txakolin dastaketa laguntzeko pintxoak eskaini ohi dira.
ikusi gehiagoUrria
Tolosa Goxua
2024 Urriak 26
Tolosa.
Euskal Herriko gozogile nagusiak biltzen dituen azoka berezia da: tartak, pastelak, bizkotxoak, txokolateak, bonboiak… Tolosako lau gozotegiek – Eceiza, Gorrotxategi, Gozona eta Saizar – gozo berezi bat elkarrekin prestatzen dute plazan eta bertan banatu.
IkusiMikologia azoka
2024 Urriak 17-19
Tolosa.
Perretxikuen buruzko ezagutzan sakontzeko jardunaldi mikologikoak. Ikastaroak, onddo eta perretxiko pintxo dastaketak, pintxo txapelketak, hitzaldiak. Kontzertuak eta giro ona biltzen dituen festa bat ere egiten da.
IkusiAzaroa
Esneki – Esnekien Azoka Berezia
2024. Azaroak 8-9
Tolosa
Gaztazaleek ezinbesteko hitzordua duzue Tolosan.
Esnekien inguruko hitzordu gastronomikoa da, bereziki gaztaren ingurukoa.
Mota guztietako jarduerak hartzen dituen programa; esnekiekin egindako sukaldaritza ikastaroak, XV. Euskadiko Behi Frisiarren Txapelketa, gazta dastaketa… Azoka honen interes nagusia Esneki Txapelketa da, Euskal Herrian ekoitzitako mota guztietako gazta eta esnekien txapelketa. Lehiaketa hamar kategoriatan banatuko da eta epaimahaiak produktu bakoitzaren ezaugarri organoleptikoak baloratuko ditu: itxura, ehundura, zaporea, usaina eta balorazio orokorra.
Azaroa
Babarrunaren festa
2024 Azaroak 16
Tolosa.
Egun handia da Tolosan. Azoka bereziaz gain, urteko babarrunik onenari eta odolkirik onenari saria ematen zaie. Egun berean, Euskal Jaia ospatzen da, kuadrilletako babarrun janak – euskal jantzi tradizionalak jantzita –, kontzertuekin eta kaleko giro paregabearekin osatzen da eguna. Igandean babarrun jana izanten da zerkausian, eta baita lehiaketa gastronomikoa ere.
IkusiAbendua
Gabonetako azoka berezia
2024 Abenduak 21
Tolosa.
Gabonak baino lehentxeago ospatzen den azoka berezia da, mota guztietako gozoak, hestebeteak, kontserbak, pate, gazta, edari, ozpinetakoak, artisautza… kale giroa bermatua dagoen egun horietako bat da Tolosan.
ikusi gehiago