Tolosako Azoka

Ia 8 mendeko historia

Euskadiko azokarik garrantzitsuenetako bat da Tolosakoa

Tolosako azoka larunbatero ospatzen da duela zazpi mende baino gehiagotik. Izan ere, Tolosa Nafarroako, Gaztelako eta Frantziako bideen arteko bidegurutzea zen, eta merkataritza-gune garrantzitsu bihurtu zen. 1256az geroztik, eragin sozial eta kultural handia du merkatuak Tolosan. Merkatu egunak egun biziak dira bertan, erosketak, paseotxoa, poteoa.

Tolosako Azoka

Garaiko produktuen plaza

Merkatuan sasoiko produktuak dira nagusi, horietako asko freskoak, bezperan edo egun berean bildutakoak.

Baserriko produktuak

Merkatuan saltzen diren produktu gehienak inguruko baserrietako baratzeetan ekoizten dira. Ekoizleari zuzenean erosten zaizkion hurbileko produktuak dira.

Tolosako azoka
Tolosako azoka



Tolosako azoka babarrunak
Tolosako azoka babarrunak
Tolosako azoka ibarrako piparra
Tolosako azoka ibarrako piparra

Produktu tipikoak

Produktu izarrak Tolosaldeko produktu bereizgarriak dira: Tolosako Babarruna edo Ibarrako piparra. Halaber, Idiazabal Gazta eta gainerako esnekiak, perretxiku eta onddoak, Errezil sagarra, ogiak eta bizkotxoak, mota guztietako barazkiak eta abar aurkituko dituzu.




Balio erantsia

Azoka bisitatzea balio erantsia duen esperientzia da. Hurbiltasuna da, ekoizleekin aholkuak eta hitzaldiak partekatzea. Baita produktuari buruz gehiago ikasi eta produktu hori eskuratzeko beharrezko lanen ezagutza zuzena biltzeko ere.

Tolosako Azoka
Tolosako azoka



Tolosako azoka
Tolosako azoka
Tolosako azoka perretxikoak
Tolosako azoka perretxikoak

Garaiko produktuari gurtza

Udazken-negua: Errezil sagarra, Tolosako babarruna, kalabaza, azalorea, onddoak.

Udaberria:
baba berdea, ilarrak, marrubiak, gereziak, udaberriko xixak.

Uda:
Ibarrako piparrak, Gernikako piperrak, lekak, tomateak, sagarrak, udareak, kalabazinak, berenjenak, patata berria.




Azokaren hiru guneak

Gaur egun, Tolosako azoka Alde Zaharreko hiru espaziotan ospatzen da, bata bestearengandik metro gutxitara

Zerkausia

Erreferentziazko espazioa da, garrantzitsuena, postu gehienak biltzen diren lekua baita. Zerkausia (zerka hausia), harresi zaharraren gainean eraiki zen. 1898an egungo merkatua eraiki zen, mota horretako lehenetarikoa izen zen Gipuzkoan.




Tolosako azoka zerkausia
Tolosako azoka zerkausia



Berdura plaza

Landareen, loreen eta barazkien postuak daude. 1899an eraiki zen kristal eta burdinez egindako teilatupean kokatzen da, zoru zuri-beltzaren gainean. Bi alboetan arkuz osatutako aterpea dago, arku bakoitzaren gainean, merkatarien antzinako postuak zenbakituta ikus daitezke.




Tolosako Azoka berdura plaza
Tolosako Azoka berdura plaza



Euskal Herria plaza

Kanpoko produktuak, arropa eta beste produktu batzuk (hestebeteak, ozpinetakoak edo gozokiak, besteak beste) saltzen diren merkatuaren gunea da. Herriko lehen zabalgunea izan zen hirigune historikotik kanpo, XIX. mendean eraikia.




Tolosako azoka euskal herri plaza
Tolosako azoka euskal herri plaza



Baliteke ere
gustatzea...