Munduko abesbatza onenak Tolosan
Tolosakonazioartekoabesbatzenlehiaketa
Mundukoabesbatzalehiaketagarrantzitsuenetakobat
1969az gerotik ospatzen da Tolosan nazioarteko abesbatza lehiaketa, betiere azaroaren lehenaren inguruan, Santu Guztien egunaren bueltan. Bere historian zehar mundu osoko 1.200 abesbatza baino gehiago bildu ditu, askorentzat ezinbesteko hitzordua izanik.

Abesbatzen tradizioa
XIX. mendetik XX. mendeko lehen urteetara bitartean euskal abesbatzek izan zuten gorakadaren ondorioz, Euskal Herria erreferentzia izan zen Europako abesbatzen munduan. Felipe Gorriti konpositorearen garaitik, Tolosak ere tradizio koral garrantzitsua zuen.
Kategoriakmodalitateenarabera
Folklorea, polifoniako ahots mistoak edo berdinak, baita haur-koruak ere. Lehiaketa hainbat kategoriatan banatzen da, abesbatzen estiloen arabera.
Munduosokoabesbatzak
Alemania, Argentina, Norvegia, Txekia, Hungaria, Letonia, Finlandia, Indonesia, Japonia, Kuba, jaialdiaren historian zehar munduko 60 herrialde baino gehiagotako abesbatzek parte hartu dute.
Abesbatzaguztiekeuskarazabestendute
Lehiaketaren helburuetako bat euskarazko obra berriak bultzatzea eta abesbatzetan txertatzea da, baita euskal folklore errepertorioa berreskuratzea ere. Urtero, mundu osoko abesbatzek euskarazko abesti bat sartu behar dute beren errepertorioan. 1978tik ehun euskal obra inguru interpretatu dira.
Bazenekien...?
Abesbatzairabazlearensaria
Lehiaketa irabazten duen abesbatzak Tolosa ordezkatzen du Europako abesbatzen Sari nagusian, zein Arezzo (Italia), Maribor (Eslovenia), Tours (Francia), Debrecen (Hungría), Varna (Bulgaria) y Tolosa berak antolatzen duten txandaka.
Agurjaunak
Lehiaketa bukatzeko eta irabazleari eskerrak emateko publikoak abesten duen abestia da. Tradizio bihurtu da.