Hernio-Gazumeren natura, mitologia eta kultur aberastasuna

Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremua

Aukera ezberdin asko eskaintzen dituen ingurune natural bat

Hernioko tontorra Gipuzkoako lekurik esanguratsuenetako bat da, eta horregatik milaka bisitari hartzen ditu urte osoan zehar. Mendigunea beste tontor ederrez eta babestutako ingurune naturalez osatuta dago, eta historiaz, ohitura zahar eta elezaharrez beteta dago.

Tolosako Azoka

2160 hektarea

Hernio-Gazume, bere 2160 hektarearekin, Kontserbazio Bereziko Eremu bat da eta Natura 2000 Sarearen parte, bere balio ekologiko eta paisajistikoagatik, kobazulo ugarirekin eta baso hostotsuekin, non mehatxatutako fauna espezieak bizi diren.

Hernio, Gipuzkoako begiratokia

Hernioko gailurrak (1.075 m), bere gurutze ikaragarriak gidatuta (eta beste asko inguruan), 360ºko paregabeko ikuspegia eskaintzen du. Gipuzkoako Kantauriko kostaldearen zati handi bat ikusten da, baita barnealdeko Euskal Herriko beste tontor garrantzitsuenak ere.

Hernio
hernio



Zelatungo erromeriak

Iraileko igande guztietan erromeriak egiten dira Zelatungo zelaietan, eta milaka lagun biltzen dira trikitilariek alaitutako festan borobilean dantzan. Bertan, mokaduak eskaintzen dituzten bi txabola daude, baita urte osoan zehar ere. Gorago, Hernio mendiaren tontorraren azpian, gailurrera igotzeko azken aldapa baino lehen, gorputza burdinazko uztai batzuetatik pasatzeko ohitura dago: elezaharraren arabera, osasun ona mantentzen laguntzen du horrek eta gerriko minak sendatzen.

Hernio Zelatun erromeria
Hernio Zelatun erromeria



Ezagutu bere aberastasun natural eta kulturala

Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak, Alkizako udaletxeko ganbaran kokatzen denak, Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremuaren aberastasun natural eta kulturala balioan jartzen du, hiru ardatz nagusi jorratzen dituzten erakusketekin: natura, gizakia eta kultura.

Alkiza
Alkiza






Hainbat sarrera

Hernio mendiguneak hiru eskualde hartzen ditu, hori dela eta bertan ibiltzeko aukera ezberdin asko daude. Tolosaldean, Asteasu (Andazarrate), Larraul, Alkiza, Hernialde, Tolosa (Aldaba eta Urkizutik), Albiztur eta Bidania-Goiatzetik sar daiteke.

Hernioko gailurrean edertasun handiko beste tontor batzuk ere badaude.




Hernio Gazume Zelatun
Hernio Gazume Zelatun

Gazume (998 m.)

Zelatungo lepoaren beste aldean dago, eta bista ederrak eskaintzen ditu.




Mendikute (803 m.)

Gailurrean, Nafarroako Erresumako gotorleku zahar baten aztarnak daude, XI-XII. mendekoak. Kobazulo bat ere badago inguruan.

Ruinas Castillo Mendikute
Mendikuteko gaztelu hondakinak



Intxurre
Intxurre

Intxur (765 m.)

Burdin Aroko defentsa-esparru baten aztarnak daude.




Erniozabal (1.018 m.)

Itsasorantz eta Tolosarantz bista ederrak daude. Tolosarako jaitsieran Lizarbakar mendi-lepotik pasatzen da, bertakoentzat oso berezia den lekua.

Lizarbakar
lizarbakar



Baliteke ere
gustatzea...