Handia, Altzoko erraldoia
2.42 metro neurtzera iritsi zen gizona
Handia filmak 10 Goya sari irabazi ditu, oso-osorik euskaraz filmatu zen eta Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutakoa da. Miguel Joaquín Eleizegui Altzoko gizon erraldoiaren istorioa kontatzen du. Hau bere istorioa da.
Miguel Joaquín Eleicegui
Miguel Joaquín Eleiceguik Altzoren izena ezagutzera eman du, Europan Euskal Erraldoia bezala aurkeztu baitzen. Benetan existitu zen, hezur-haragizko gizona izan zen, nahiz eta oraindik batzuek uste duten pertsonaia mitologikoa dela.
Altzo, Handiaren jaioterria
Miguel Joakin, Aundiya ezizenez ezaguna, 1818ko uztailaren 10ean jaio zen Ipintza-Zahar baserrian, gerora Altzo Azpiko Ipintza Haundi izena hartu zuena. Gaur egun, erraldoiaren eskultura zizelkatu bat dago baserriaren kanpoaldean.
Gaixotasuna
Haurtzaroan eta nerabezaroan garapen normala izan arren, heldua zela, gaixotasun larri bat izan zuen, eta horren ondoren, neurriz kanpo hazten hasi zen: denbora gutxian asko hazi zen.
Erraldoiaren neurriak
Lehenengo neurketak 2,10 metroko altuera markatu zuen, eta azkenekoak, berriz, 2 metro eta 42 zentimetrokoa. Besoak gurutze moduan jarrita, 2,27 metroko tamaina zuen. 212 kilo pisatu zituen. Oinetakoak 42 zentimetrokoak zituen, eta eskularruak 31 cm-koak. Kapelaren zirkunferentzia 62 cm ingurukoa zen.
Bere handitasuna erakusteko ekimena
Jose Antonio Arzadunek Europako hainbat hiritara eraman zuen erraldoia, eta horrela dirua irabazi zuen, Phileas Taylor Barnumek egiten zuen bezala. Amerikar honek akromegalikoak, desitxuratuak edo nanoak erakusten zituen jendaurrean, publikoaren arreta erakarriz.
Heriotza eta bere hezurrak
1861ean hil zen, 43 urte zituela, biriketako tuberkulosi baten ondorioz, eta Altzoko hilerrian lurperatu zuten. Haren hezurdura bildumagileren batek lapurtu zuela uste zen, 2020ko abuztuan hilerrian bertan egindako indusketa batean haren hezurrak aurkitu zituzten arte.