Fagus Alkiza, babestutako espezieak ezagutuz

Hernio-Gazumeko interpretazio zentroa

Hernio-Gazumeko erakusleihoa

Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak, udaletxeko ganbaran dagoenak, Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremuaren aberastasun natural eta kulturala balioan jartzen du. Alkiza udalerriko lurren % 44 babestutako eremuaren barruan daude.

Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremuan aurki ditzakegun animalia eta landare espezieak eta euren habitatak ezagutzeko aukera ematen du.

Tolosako Azoka

Kontserbazio Bereziko Eremua

Hernio Gazume Kontserbazio Bereziko Eremua 2.158 ha-ko mendigune karstikoa da, balio handiko lurraldea da bai ekologia maila eta baita paisaia mailan ere.

Natura

Fagus Alkizak Hernio-Gazume KBEko biodibertsitatearen kontserbazioan lan egiten du. Funtsezko habitatak kobazuloak eta barrunbe karstikoak dira, non hainbat espezie kaltebera bizi diren; eta basoak, non pagadiak nagusitzen diren, interes ekologiko handiko zuhaitz lepatuak, duela gutxi arte landare-ikatza ekoizteko ezinbestekoak zirenak. Museoan KBEaren maketa bat dago.

Alkiza Hernio
Alkiza hernio gazume



Galtzeko arriskuan dauden espezieak

Lurralde honetan mehatxatutako fauna espezieak bizi dira: egur hila deskonposatzen duten intsektuak, saguzar mota batzuk, eta hegazti harrapariak, sai arrea eta sai zuria, besteak beste.

Fagus Alkiza
Fagus Alkiza



Lau mendi ibilbide

Maila guztietako lau ibilbide daude Hernio-Gazumen sartzeko eta inguruko fauna eta flora babestua eta landa-bizitzaren bilakaera ezagutzeko.

Zentroak hainbat bisita gidatu tematiko antolatzen ditu urtean zehar (webgunean informazioa eskuragarri). Taldeentzako neurrira egindako bisita gidatuak ere eskaintzen ditu, horretarako ezinbestekoa da aldez aurretik eskaera egitea eta baldintzak adostea.

Zentrora bisita autogidatua: doan
Zentrora bisita gidarekin: 3-€
Ibilbide gidatua: 6-€

12 urtetik beherakoek, dohainik.
Langabeak, erretirodunak edo euskaltegietako taldeak, 5-€ kide bakoitzeko.
Taldeko bisitak egiteko gutxieneko kopurua10 lagunekoa izango da. Taldeei %10eko deskontua egingo zaie.

Errerba egiteko edo informazioa eskuratzeko deitu 688 604 466 zenbakira edo idatzi kultura@alkiza.eus helbidera.

Ibilbideak ikusi
Alkiza mendi ibilbideak
Alkiza mendi ibilbideak



Natura, gizakia eta kultura

Hernio-Gazumeren balio naturalari balioa emateaz gain, Fagus Alkizak beste bi zutabe ditu: bertan bizi den gizakia eta bi aldeen arteko harremanetik sortzen den kultura.

Gizakia, garapen iraunkorrerako gakoa

Hernio-Gazume ere artzainek, ikazkinek edo nekazariek erabilitako teknika berezien emaitza zuzena da, haien lanak sortutako formek gaur egungo paisaia osatzen baitute. Baserrietan kontserbazio-lan horiek nola eman diren eta nola jarraitzen duten jasotzen du museoak. Hausnartzeko eta suspertzeko aukerak bilatzeko lekua ere bada.

Alkiza pago motzak
Alkiza pago motzak



Fagus Alkiza
Sormenaren kabia

Artea, naturarekiko lokarri gisa

Fagus Alkizan kultura sustatzeko eta sortzeko hainbat jarduera egiten dira: sorkuntza artistikoko beka batetik erakusketa ezberdinetara. Guztiek artearen, gizakiaren eta naturaren arteko harremanetan sakondu nahi dute, eta beste mota beste arte modalitate batzuk ezagutarazi.




Baliteke ere
gustatzea...