Erreferentziako lekua traila maite dutenentzat
Gustu guztietarako 16 korrikarako ibilbide
Euskal Herriko trail estazioak 16 ibilbide ditu Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturaletan banatuta. Goierri eta Tolosaldea lotzen dituzten bi parke natural dira, nazioarteko trail lehiaketetan protagonista direnak: Zegama-Aizkorri eta Ehunmilak.
Iker Karrerak diseinatutako ibilbideak
Euskal Herriko trail estazioa, bertakoa den Iker Karrera ultra-trail korrikalari eta nazioarteko lasterketa ospetsuen irabazlearen irizpideak kontuan hartuta diseinatu da.
Bi sarrera ibilbide sarera
Geltokiak bi sarrera ditu, Parke Natural bakoitzeko bat. Sarreretako bat Larraitz gainean dago, eta bestea Zegaman. Larraitz eta Zegamako sarrerak ibilbide batek lotzen ditu, eta autoz joan daiteke batetik bestera 30 minututan.
Ibilbideak
Ibilbide laburrak, luzeagoak eta oso luzeak, ibilbide teknikoak kareharrizko lurzoruan, korrika gehiago egin daitekeenak, 3 kilometro bertikal, eta, batez ere, mundu guztiak senti eta goza ditzan nahi ditugun paisai zoragarri batzuk. Ibilbideak ikusi
ikusi ibilbideakLarraitzeko harrera-gunea
Harrera Txindokiko Itzala informazio gunean dago, Larraitz ermitaren ondoan. Parkearen sarreran aparkaleku bat dago, bertara autoz iritsi daiteke.
Trail lasterketak Tolosaldean
Tolosaldean traila maite duten korrikalari asko biltzen dituzten mendi lasterketak ospatzen dira.
Negu Trail - Otsailak 4
Berastegi inguruko mendietan igarotzen den neguko lehiaketa da. 17 kilometro inguruko distantziarekin eta 1.000 metro baino gutxiagoko desnibelarekin, Urdelar, Larre eta Ipuliño tontorretatik igarotzen da.
Anttine trail - Martxoak 23
Iturriotzeko parkingetik hasita, Hernioko gurutzera burutuko den igoera kronometratua ( 4km eta + 482)
Gehienez 80 partaide, inskripzioa 10€. Inskripzio amaiera martxoak 21 (23:59)
inskripzioaTxindokiko kilometro bertikala - Maiatzak 18
Euskal Herriko mendi ezagunenetako bat den Txindokira igotzen den mendi lasterketa. Aralar Parke Naturalean daudenen artean, tontorrik bereziena dela esan daiteke.
Ibilbiderik bertikalena eta gogorrena da (3,6 km eta 980m+).
Ikusi gehiagoT3T / T2T - Ekainak 16
Ehunmilak - Uztailak 12
168 kilometroko ultra traila. Lehen lasterkariaren iritsiera, 500dik gora izan ohi dira parte hartzaileak, 23 ordu igarota izaten da, eta azken parte-hartzailea 48 ordutan helmugaratzen da. Beasainen hasi eta amaitzen da, eta, besteak beste, Hernio, Tolosa, Larraitz edo Txindokitik igarotzen da.
Ikusi gehiagoTriku Harri Mendi Lasterketa - Uztailak 20
Uztailaren 20an egingo da Villabonako III. Triku Harri Mendi Lasterketa eta antolatu diren bi probetan parte hartzeko izen ematea irekita dago. Horretarako mendi korrikalariek Rockthesport.com webgunean sartu behar dute.
Proba motzak 12 kilometro ditu. Proba luzeak 22 kilometro. Proba motzak 430 metroko desnibel positiboa du eta Onddolar (435 metro) igotzen da. Proba luzeak 1.164 metroko desnibel positiboa du eta Onddolar, Belabieta (699 metro), Uzturre (730 metro) eta Loatzo (636 metro) igoko dituzte.
Ikusi gehiago