Tolosako dendak
Komertzio txikien sare berezi bat
Aniztasuna eta kalitatea, tratu atsegina eta abegikortasuna, hurbiltasuna eta profesionaltasuna. Horrelakoa da Tolosaldean aurkituko duzun eskaintza komertziala. Tolosark jatorriz mantentzen duen merkataritza-hiri izaeratik hasita, Villabona eta Ibarrako kaleetaraino. Hona hemen erosteko gomendio batzuk.
Tolosa, aire zabaleko merkataritza-gunea
Bertako merkataritza da Tolosaren bereizgarrietako bat, bere merkataritza-jarduerak izan duen garrantzi historikoa dela-eta. 500 denda, taberna eta jatetxe inguru ditu, eta Europako batez bestekoa hirukoizten du saltoki kopuruari dagokionez: 1.000 biztanleko 21 denda ditu!
Denda gehienak Alde Zaharrean daude, baina merkataritza-gunea zabalgunera, San Frantzisko pasealekura, Nafarroa etorbidera eta Gudari kalera ere zabaltzen da. Bere dendetan, non dena xehetasunez zaintzen duten, behar duzun guztia aurkituko duzu.
Ehun urteko establezimenduak
Tolosako kaleetan ehun urtetik gorako dendak eta denda moderno berriak nahasten dira. Gabirondo zapata-denda, adibidez, hiriko zaharrena da: 1878koa da.
Badira 100 urte baino gehiago dituzten beste denda batzuk ere: Olarreaga eta Bronte farmaziak, Flores Arregi, Eceiza, Gorrotxategi eta Ibañez-Gozona gozotegiak, Zunzunegi poltsa denda, Lardiés mertzeria, Sarasola ikazkintza, Oñatiia loteria administrazioa, Orús drogeria edo Patxo abarketa artisaua.
Beste merkataritza-gune batzuk: Villabona eta Ibarra
Eskualdeko hiri komertzial aktiboena Tolosa izan arren, askoz gehiago dago. Villabonako kale nagusietan –Kale Berria eta Kale Nagusia– eta Ibarran –Euskal Herria kalea– ere elikagai, moda, osagarri eta gainerako gaien denda ugari aurkituko dituzu. Villabonak ere azoka txiki bat antolatzen du asteartero, inguruko baserrien barazki fresko postuekin.
Zein da denden ordutegia Tolosaldean?
Normalean, Tolosaldeko denda gehienek goizeko 09:30-10:00 aldera irekitzen dituzte ateak, baina badira 07:30-08:00etatik aurrera irekitzen dituzten kafetegi eta okindegiak. Eguerdian 13:00etan ixten dute gehienek, eta gero 17:00etatik 20:00etara irekitzen dituzte. Larunbatetan denda askok ordutegi horiek mantentzen dituzte.
Tokiko produktuen dendak: non erosi?
Tolosako babarrunak, Ibarrako piparrak, odolkia eta mondejua, sagardoa, Teilak eta Zigarroak, txokolate eta gozoak, gazta eta esnekiak… Produktu gastronomiko asko eraman ditzakezu Tolosaldera egindako bisitatik. Produktu horiek eskaintzen dituzten denda asko aurkituko dituzun arren, elikagai horien artisau-ekoizle izateagatik eta kalitateagatik bereizgarri diren establezimendu batzuk gomendatzen dizkizugu.
Non erosi Tolosaldeko elikagaiakLarunbateko plana: azoka, pintxoa eta erosketak
Larunbata da Tolosan erosketak egiteko egunik aproposena, giro berezia sortzen baita. Azoka eguna da, eta jende asko biltzen da, eta, noski, kaleetan, dendetan eta tabernetan ere nabaritzen da. Era guztietako erosketak egin ondoren, pintxoren bat jatea gomendatzen dizugu, aperitibo gisa. Badago non aukeratu!
Non jan pintxoakBraderie: eskaintzak kalean
Tolosako denda txikien festak, normalean martxoan ospatzen denak, dendetako maukarik onenak ateratzen ditu kalera. Egun osoan zehar, saltokiek beren produktuen eskaintzak jartzen dituzte erakusleihoen aurrean, eta giro aparta sortzen da kaleetan.