Autore sukaldaritza: saritutako eta gomendatutako jatetxeak
Michelingida,Repsoleguzkiak,bestelakosariaketagomendatutakojatetxeak
Kalitateakezberdinduegitendu
Tolosaldean lau jatetxek errekonozimendu garrantzitsuak lortu dituzte egiten duten lanagatik. Produktua zaindu eta maila goreneko sukaldaritza eskaintzeaz gain, gastronomia eredu jasangarri baten ikur dira, bertako ekoizleen produktuak erabiltzen baitituzte egunerokoan.

AMAJatetxea(Tolosa)
Azokako eta inguruko ekoizle txikien produktuekin eta sukaldaritza tradizionalean oinarrituta, plater berritzaileak egiten dituzte gazte hauek. Sukaldarien Errebelazio-Saria jaso dute Javi Rivero eta Gorka Rico sukaldariek Madrid Fusion 2023 kongresuan. Bi Repsol eguzki eta Michelin izan bat dute.
Jatetxea ikusiBailara(Bidania-Goiatz)
Iriarte Jauregia hotel dotorean kokatua, bitxiz betetako altxor modura egiten du plater bakoitza Enrique Fleischmann sukaldari ezagunak. Autore sukaldaritza da berea, berritzaile eta sortzailea itxuran, zintzoa produktuen aukeraketan eta aberatsa zaporeen eskaintzan. Jatetxe hau Michelin Gidan dago eta Repsol eguzki bat dauka.
Jatetxea ikusiHIKAbyRobertoRuiz(Amasa-Villabona)
Etxeko betiko sukaldaritzaren eta bertako produktuen dohainak topera aprobetxatzen ditu Roberto Ruizek gidatutako taldeak. Gastronomia sinple baten aldarria da, protagonismoa platerean dagoen produktuaren zaporeari eskainiz, ingurune preziatu batean. Ekonomika zahar batean aitzina batean bezala prestatutako Tolosako Babarrunak, azokan erositako beste dozenaka produktu eta parrillan erretako arrain eta txuletak dira izar nagusiak: hori guztia, bertan ekoiztutako txakolin mota ezberdinekin maridatuta. Bi Repsol eguzki ditu.
Jatetxea ikusiCasaJulián(Tolosa)
Munduko txuletarik onena eskaintzen duen jatetxeen zerrendan sartu zuten jatetxea: Tolosako erretegi historikoenetako bat da. Txuleta izar nagusi izan arren, maila goreneko produktu ugari eskaintzen ditu: iberikoak, Nafarroako zainzuriak, Tuterako kukuluak, idi-mondejua, pikillo piperrak… Sinple eta goxo. Bi Repsol eguzki dituen erretegia da.
Jatetxea ikusiIriarteJatetxea(Berrobi)
Bertako eta sasoiko produktuen sukaldaritzari omenaldia egiten dion jatetxea da, eta une honetan aurki daitekeen onena eskaintzen du. Plater nagusia txerrikumea da, jatetxetik metro gutxira hazia, familiaren baserrian: jaki bat. Repsol eguzki bat du.
Jatetxea ikusiNicolásErretegia(Tolosa)
Tolosako beste erretegi mitikoenetako bat da. Ruiz familiaren hirugarren belaunaldiak kudeatzen du gaur egun. Txuleta erreferentzia nagusi izanda, produktu onenen aukeraketa da bere ezaugarri nagusia. Erreferente ahosabai zorrotzenak dituztenentzat. Repsol gidak gomendatutako jatetxea da.
Jatetxea ikusiBertako produktuari gorazarre
Inguruko ekoizleen produktuak erabilita, egin daiteke puntako sukaldaritza. Halaxe erakusten dute lau jatetxe hauetako sukaldariek: inguruko baserri, azoka eta komertzioetatik datoz euren produktu gehienak. Hori, kalitatea da.
JaviRiveroetaGorkaRico
Ohikoa da larunbatero-larunbatero, lehen orduan, Tolosako Azokan topatzea: orduan eskuratzen dituzte asteburuko otorduetarako osagai nagusienetako batzuk. Basque Culinary Centerreko lehen promozioaren parte dira, eta elkarrekin abiatu zuten AMA Tabernaren proiektua. Hazten joan dira, beren jatetxea erreferente izatera lortuz.
EnriqueFleischmann
Casa Julián erretegi ezaguna kudeatzen duen hirugarren belaunaldia da. Matias Gorrotxategi bere aitak bultzada handia eman zion erretegiari, eta bere menu tradizionalari berrikuntzak gehitzen ahalegintzen ari da orain, betiko esentzia galdu gabe.
RobertoRuiz
Mexikarra da jaiotzez. Getariako Txoko erretegian hasi zuen bere ibilbidea; sei urtez Pedro Subijana ezagunaren jatetxeko sukalde-buru izan zen; bada, urteak daramtza Iriarte Jauregian autore sukaldaritza esklusibo bat sortzen. Euskal Herriko gastronomiaren eta bertako produktu aniztasunaren maitale da.
XabiGorrotxategi
Martin Berasategirekin egin zituen lehen urratsak sukaldaritza munduan. Gero, 25 urtez Tolosako Fronton jatetxeko buru izan zen, babarrunaren tenplu bihurtuz. Bertako produktuen miresle da, eta horietan oinarritu du sukaldaritza. Tolosako eta Ordiziako Azokan bisitari fidela da.
FelixBelaunzaranetaMertxeInza
Familiaren baserri zaharra berritu eta 1999. urtean zabaldu zituen ateak Iriarte Jatetxeak. Sukaldaritza tradizionala baina sortzailea da Felixena, sinplea, sua, labea eta parrila oinarri dituena. Felixen anaia Mikelek Lesmesen txerritegian hezten ditu txerrikumeak, jatetxetik kilometro eskasera. Mertxen zuzentzen du jangela, talde paregabea osatuz.
XabiRuiz
Nicolás Erretegia kudeatzen duen Ruiz familiako hirugarren belaunaldikoa da Xabi. Bere aitona Nicolasek eta amona Pepitak sortu zuten erretegia. Bere aita Pedrok eman zion segida. Eta orain, berrikuntzak sartu ditu menuan, haragiaren aprobetxamendua baliatuz, beti ere, haragi onena hautatuz. Bada aldatzen ez den zerbait: txuletaren kalitate gorena.