Tolosaldeko opariak
Bertako produktu artisauak
Gure eskualdera egindako bisitaren oroigarri bat eramateko ideia batzuk azaltzen dizkizugu hemen. Gure gomendioa? Bertako produktuak edota eskuz egindakoak aukeratzea. Zaporeekin gozatuko duzu; bertako kulturarekin ikasiko duzu; eta jantziekin apain izango zara!
Produktu gastronomikoak, babarrunaren inguruan
Tolosako babarrunen zakua bisitatzen gaituztenek gehien eskatzen duten produktuetako bat da. Baita sakramentuak ere: Ibarrako pipar pote bat ozpinetan, edo era guztietako txistorra, barazki-odolki eta mondejuak, hutsean ontziratuta. Gero eta gehiago dira elikagai horietatik eratorritako produktuak, eta barietate handia dago. Ezagutu Tolosaldea zaporeen bidez!
Babarrunak eta sakramentuak erosiEnogastronomia: Tolosaldeko txakolina eta sagardoa
Txakolina eta sagardoa ekoizten duten hainbat upategi eta sagardotegi izateaz gain, euskal produktu tipiko horiek aurkitzeko denda ugari daude.
Sagardoa eta txakolina erosiPostreak: gozoak, gaztak eta esnekiak
Tolosako Teilak eta Zigarrotxoak dira tipikoenak; baita Gorrotxak ere –lehen xaxu esaten zitzaien–. Rafa Gorrotxategik artisau txokolateak eta turroiak ere egiten ditu, imajinatuko ez zenituzkeen osagaiak nahastuz.
Esnekien atalean ere aukera asko daude: gazta freskoak, ardi-gazta, ahuntz-gazta, behi-gazta, jogurtak, kremak, izozkiak…
Non erosi gozo eta gaztakEskatu gomendioak
Zer eta non erosi ez dakizula? Galdetu turismo bulegoko teknikariei: eurak emango dizkizute behar duzun hori erosteko behar duzun informazio guztia.
Euskal pilota eta herri kirolak
Herri kirolak dira Euskal Herriaren bereizgarrietako bat, euskal pilota edo harri-jasotzea adierazgarri nagusiak direlarik. 300 kiloko harriak eros ditzakezu (ez benetan pisu hori dutenak, miniaturazkoak baizik), edota frontoian jokatzeko pilotak edo pilotarien elastikoak.
Non erosiEuskal kultura eta beste arte-adierazpen batzuk
Euskal Herriak antzinako tradizioei eusten die, eta hortik dator bere aberastasun kulturala. Euskara hainbat eta hainbat libururen bidez ezagutu dezakezu; baita bere musika eta musika tresna berezien bidez ere; gozatu Tolosako Erraldoi eta Buruhandien edertasunaz haurrentzako jostailuekin; bertako artisten artelan eta bitxiekin liluratu, eta baita Europan bakarra den TOPIC zentroko txotxongiloekin ere.
Ikusi aukera guztiakJantzi tipikoak eta moda
Tolosan arropa-marka jasangarri bat dago, oso arrakastatsua bertako gazteen artean, eta hiriko kaleetan oinarritzen ditu bere diseinuak. Tradiziozko jantziak ere aurki ditzakezu: inauterietako txilaba koloretsuak, euskal jantziak, gabonetan, azoka berezietan edo Santa Ageda bezalako beste jai batzuetan jantzi ohi direnak. Mota guztietakoak daude!
Jantziak non erosiOpari gehiago Turismo bulegoan
Beste leku askotan aurki ditzakezun merchandising objektuak ere badituzu: katiluak, aterkiak, imanak, postalak… Opari horiei ukitu artistikoagoak ematen saiatzen gara.
Gehiago ikusi