Teoria batzuen arabera, Tolosako Babarruna XVI. mendean ekarri zuten Ameriketatik, kolonizatu ondoren. Beste batzuek diote ordurako bazegoela. Jatorria edozein izanda ere, kontua da denbora behar izan zutela laboreak eta
Eguneroko bizitzarako plater bat
Errekonozimendu hori ez zen XVIII. mendearen amaierara edo XIX. mendearen hasierara arte iritsi. Orduan, eguneroko kontsumorako produktu bihurtu zen, elikatzeko zuen ahalmenagatik, XX. mendearen erdialdera arte. Bere laborantza ere nabarmen hazi zen. Izan ere, 1914an 4 milioi kilo biltzera iritsi ziren.
Gainbehera
Babarrunaren ekoizpenak eta kontsumoak behera egin zuten XX. mendearen erdialdetik aurrera, elikadura-ohiturak aldatu eta produktu berriak sartu zirelako, maila ekonomiko hobea zelako, landan eskulanik ez zegoelako eta landa-jardueretarako lurrak bereganatu zituen industria-garapena izan zelako,
Babarrun Elkartea
Azken hamarkadetan, Babarrunaren Elkartearen eta Kofradiaren lanari esker, produktu hori berreskuratzeko eta balioesteko lanari ekin zaio.
1994az geroztik, elkarteak kontsumitzaileari jatorri eta kalitate bermeak dituen produktu bat eskaintzeko lan egiten du, baita nekazariari kontraprestazio ekonomiko duina emateko ere. Gaur egun 40 bazkide ekoizle baino gehiago ditu, hogei bat hektarea labore eta 30.000 kiloko batez besteko ekoizpena.