← Berri guztiak ikusi
Tolosa · Tolosaldea | Blog · Erosketak · Gabonak · Gastronomia · Tolosako Babarruna · Umeekin

Tolosaldeko Udazkeneko Azoka Bereziak

Gehiago irakurri


Zure agendan apuntatzeko egun goxoak.

Tolosaldea, zalantzarik gabe, Euskadiko gastronomiaren bihotzetako bat da. Bai larunbatero ospatzen den azokagatik, bai gure ezaugarri diren produktu gastronomikoengatik, baserrietako sukaldeetan, nekazaritza eta abeltzaintzak kontserbatu eta transmititutako ezagutza gastronomikoagatik, ostalaritzako profesionalengatik… arrazoia ez da bat eta bakarra, ziur aski Tolosaldeak bere balio gastronomikoari eusten dio ezaugarri horietako asko bateratuz.



Tolosa Goxua
Tolosa Goxua
Esneki
Esneki
Fiesta de la alubia de Tolosa
Fiesta de la alubia de Tolosa


Tolosak, eskualdeko hiriburua den aldetik, asteko azokarik garrantzitsuena (ez bakarra) eta merkataritza bizi bat ditu. Horregatik, udazkenean azoka bereziak antolatzen ditu gure produktu izarren inguruan. Azoka horiek tokiko jende ugari erakartzeaz gain, bisitari asko erakartzen dituzte. Izan ere, guztiek uztartzen dituzte produktuen azoka berezi bat, haurrentzako jardueraren bat, dastatzeko guneren bat eta Tolosak beti eskaintzen duen larunbatetako giro bikaina.

Gozoak, esnekiak, babarrunak eta Gabonetako kutixiak hartuko dute plaza datozen hilabeteetan, hemen dituzue datak eta informazio interesgarri gehiago, zuen agendan apuntatu eta bisita bat egin diezaguzuen.



Mikologika

Udazkeneko azoka honetan perretxikuak dira protagonista nagusi.

Tolosako Triangulo plazan, perretxiko ezberdinekin prestatuako pintxoak, Aranzadi elkartearekin egindako erakusketa, haurrentzako esku-lanak eta musika zuzenean aurkituko duzue.

URRIAK 19

TOLOSA GOXUA

Aurten 31 urte betetzen ditu Tolosako azokarik gozoenak. Festa honetan Tolosako gozogileek anfitrioi lanak egiten dituzte, Euskal Herri osoko gozogileak etortzen baitira bertara. Urtero gozo edo pastel bat aukeratzen dute festaren protagonista gisa.

Egun honetan, larunbatetako azokaz gain, gozoen azoka berezia aurkituko duzue Triangulo plazan, gozogile tolosarrek prestatuko gozoak gerturatutakoen artean banatuko dituzte.

URRIAK 26



ESNEKI

Esneki-ren hirugarren edizioa izango da aurtengoa. Idiazabal gaztaz gain (hori ere barne hartuz noski), Euskal Herrian ekoizten diren gazta eta esnekiei eskainitako azoka berezia da hau.

Sektorearentzako topagune izateaz gain, esnekien azoka zabala egiten da Tolosan, Euskal Herriko gazta txapelketa, familientzako jarduerak, gazta dastaketa gidatuak, behi frisoien txapelketa…

AZAROAK 9
Esneki
Esneki



TOLOSAKO BABABARRUNAREN FESTA

Hau da Tolosako egun handietako bat. Kuadrilla eta familiak elkartzeko eguna bihurtu dena, produktu zoragarri honi balioa emateko festa. Azoka berezian, babarrunaz gain, babarrun jan bat osatzeko behar ditugun produktu guztiak aurkituko dituzu (odolki, azaka, txorixo, pipar…), babarrun ekoizle onenaren lehiaketa eta babarrunaren lehiaketa gastronomikoa ere egiten dira, eta nola ez, euskal jaia.

Tolosar asko euskal jantzi tradizionalez jantzita ikusiko dituzue eta guztiek babarrun jana izango dute eguerdian. Etorri behar baduzu, erreserbatu lehenbailehen babarrun jana, lekurik gabe gera ez zaitezen.

ABENDUAK 14
Fiesta de la alubia de Tolosa
Fiesta de la alubia de Tolosa



Bestelako azoka bereziak


Baina ez dira Tolosaldeko azokak hauekin bukatzen. Beste hainbat azoka berezi ospatuko dira urria, azoroa eta abenduan Tolosaldean zehar. Produktu artisauak, gertukoak eta beste inon aurkituko ez dituzunekin egingo duzue topo hor.



Artículos relacionados