Zure erosketak azokan edo tokiko merkataritzan.
Tolosako azoka
Hau edozein larunbatetarako baliagarria egingo zaizuen plan proposamen bat da.
Goizean Tolosako azoka bisitatzea gomendatzen dizuegu, Zerkausian kokatzen diren bertako ekoizleengandik hasi, Berdura pazan egoten diren landareengandik jarraitu eta Euskal Herria plazan topatuko dituzuen produktu anitzekin amaituz. Aurkituko dituzuen produktuen artean gaztak aurkituko dituzue Ididazabalak eta baita inguruetan egindako beste gazta mota batzuk ere, aranak, ogiak… Gure inguruetako zein produktuk egiten zaitu zoriontsu?
Tolosako azokaTolosan bazkaldu
Jarraian Tolosan bazkaltzea proposatzen dizuegu, bertan denetik daukazu, tabernetatik hasi eta jatetxeetaraino, terraza, barra eta jangelarik formalenak ere bai, txistorra, Tolosako babarruna eta txuleta ere izango duzu aukeren artean. Nahiago duzuen hori aukeratu, erretegia (Tolosan onenak dituzue), edo eskaintza oso zabala duten jatetxe eta tabernaren bat. Hori bai gure gomendioa, bazakaria planifikatzea da, denbora pixka bat oparitu iezaiozue aukeraketari eta erreserbatu zuen tokia etorri aurretik.
Non janErosketak Tolosan
Arratsaldean, erosketak egiteko gonbita luzatzen dizuegu. Moda, artea, gastronomía… denetik aurkituko duzue historikoki salerosketaren gipuzkoako bihotza izan den hiribilduetako batean. Tolosak bere merkatari sena mantendu du eta bezeroa ezin hobe zaintzen daki.
Tolosako & Co elkartearen zerrendan aurkituko dituzu saltoki gehienak geolokalizatuta.
Tolosa&CoIdeiak behar dituzu?
Atal bat sortu dugu eskualdeko produktu tipikoekin eta hauek non erosi. Eman begiratu bat!