Sei sagardotegik ekoizten dute sagardoa Tolosaldean, guztiak familiarrak. Gehienek sagardotegian bertan eskaintzen dute sagardoa erosteko aukera. Horrez gain, badira Euskal Sagardoa zigilupean sagardo gehiago saltzen dituzten dendak ere bai.
Botilaren lepoan kapsula gorria duten sagardoak, bertako sagarrarekin egindakoak dira, Euskal Sagardoa jatorri izendapena dutenak, hain zuzen. Kapsula hori bera, urre kolorekoa bada, Premium mailakoak dira. Kapsula beltzekoak, aldiz, Gorenak bereizgarrikoak dira. Kalitate altuko sagardoak dira, baina ez derrigorrez bertako sagarrekin eginak. Marka bakoitzak sagardo mota bat baino gehiago ekoizten ditu, normalean.
Azkenaldian, sagardotegi hainbatek elkarlanean sagardo kontzeptu berri bat komertzializatu du, Musker. %100 bertako sagarrarekin egina da, eta botila txikitan saltzen da.
Non eros dezaket?
Goiburu Auzoa, 8, 20150 AdunaAburuza Sagardotegia
Calle Usabal Auzoa, 25, 20400 TolosaEguzkitza Sagardotegia
Elbarrena Kalea, 9, 20490 LizartzaGoikoetxea Sagardotegia
Aldabatxiki Auz., 15A, 20400 TolosaIsastegi Sagardotegia
Calle Bellabara, 0 Carretera Alkiza, 20159 AsteasuSarasola Sagardotegia
Goiburu Auzoa, 4, 20150 AdunaZabala Sagardotegia
Euskal Herria kalea, 13, 20400 IbarraBarriola Harategia
Errebote plaza 1, 20490 OrexaOrexako Ostatua