Iñaki Gorostidi harri-jasotzaile ohiak harriei lotuta jarraitu zuen, behin erretiroa hartuta: orain harriak lantzen ditu, mota askotako oroigarri eta apaingarri ederrak sortuz.
Harri-jasotzeko harritxoak dira ohikoenak, baina euskal kulturarekin lotura zuzena duten beste dozenaka aukera ere topatuko dituzu: herri kirolenak, euskal kirol taldeenak, euskal sinbologiarenak, mitologiari buruzkoak…
Adunako Apakintza baserrian du bere tailerra, eta aurrez hitzartutako bisitak (Erreserbak: 943 693 496) hartzen ditu. Museo txiki bat ere badu, bere harrien eta horien historiarekin. Aukera paregabea da herri kirolen munduan murgiltzeko.
Non eros dezaket?
Elbarrena Auzoa, 027a, 20150 AdunaApakintza baserria