Tolosaldean artista ugariren artelanak eros daitezke. Norberak bere estiloa du, bere jarduera artistikoaren eremua, eta aniztasun horretan aukera anitza du Tolosaldeak.
Koldobika Jauregiren Urmara museoan, esaterako, orotariko artelanak eskuratu daitezke: koadroak, eskulturak, apaingarriak, etab. Hitzordua hartzea ezinbestekoa da.
Tolosako GKO Gallery, berriz, arte garaikideko sala eta denda da. Artista ezberdinen artelanak ere erakusgai izaten dira. Garikoiz Muruak koordinatzen du espazioa, eta bere lanez gain, Iñaki Epelde pintore tolosarraren lanak ikus eta eskuratu daitezke, besteak beste.
Non eros dezaket?
Azaldegi Bailara, 18, 20494 AlkizaUrmara Museoa
Kale Nagusia 24, 20400 TolosaGKO Gallery