Tolosatik 16,3km-ra
Lizolagoiena Gipuzkoako Asteasu herrian dagoen baserria da, Tolosaldea eskualdean, Gipuzkoaren bihotzean, euskal kulturaren eta euskararen arnasa den herri batean.
Asteasu 1.500 biztanle inguruko herria da, naturgune ederrean kokatua, mendiz – Hernio bailara osoa – eta herri txikiz inguratua.
Lizolagoiena baserria Hernio mendiaren ipar-ekialdeko hegalean dago, basoz eta belardiz inguratutako paisaian. Baserriaren ingurua oso aberatsa da bai inguruatzen duen paisaia eta natur inguruneagatik eta kulturagatik ere. Alde batetik, mendi-txango ederrak eta naturaz gozatzeko jarduerak daude; bestetik, ondoan dagoen Lizolateine baserriko nekazaritza ekologikoaren ustiapen-eremua ezagutzeko aukera ere eskaintzen da; eta, azkenik, bertatik bertara ezagutu daiteke inguruko herrietan dagoen eskaintza turistiko, museistiko, kultural eta gastronomiko handia.
Gela egokitua du beheko solairuan.
Baserriko jarduerak: baratze ekologikoa, artisautza tailerra, animaliak (oiloak, zaldiak eta behorrak, ardiak eta txakurrak).
Artisautzako produktuak ere saltzen dira bertan.
Argazkiak: Tolosaldea eta Nekatur
Sukaldea
Wifia
Toailak eta maindireak
Berogailua
Kanpoko parking-a
Jardina
Erreserbatu
Harremanetarako datuak
Nola iritsiGoi bailara, 106 · 20159 Asteasu, Gipuzkoa
E-postalizolagoiena@gmail.com
Telefonoa+34 688 683 262
Lizentzia zbkia.KSS00188