Alkiza | Autokarabana guneak

ALKIZAKO AUTOKARABANA GUNEA

← Itzuli ostatuen zerrendara
Alkiza aparkalekua


ERABILERA-ARAUAK

Alkizako Udalak atseden gune hau jarri du autokarabanan bidaitzen dutenen eskura. Mesedez, aintzat hartu itzazue honakoak:

  • Autokarabanentzako gune honetan gehienez 3 gaueko egonaldia egin ahal izango da.
  • Ezingo dira autokarabanatik aulkiak, mahaia, barbakoa, etab. Bezalako elementuak atera.
  • Debekatua dago aparkalekuan kanpatzea. Kanpatzea izango da ibilgailuaren perimetroa gainditzen duten elementuak zabaltzea, toldoak adibidez.
  • Atsedengunea beti garbi mantenduko da. Zaborrak herriguneko edukiontzietara eramango dira. Bestalde, erabiltzaileek Donjuanena Kultur Etxean dagoen komun publikoa erabili dezakete.
  • Atsedengune honetan debekatua dago autoak garbitzea.

 

Haurrentzako parkea, barbakoa eta herriko plazatik minutu batera.

Alkizako Udalak ingurunea eta herritarrak zaintzea eskatzen dizue. Ongi ibili eta nahi duzuen arte. Alkizan ederki! Natura, gizakia eta kultura.



    icon parkingexterior
    Kanpoko parking-a

Harremanetarako datuak

Nola iritsiAlkiza plaza 15, 20494 Alkiza, Gipuzkoa

Alkiza mendi ibilbideak
Alkiza mendi ibilbideak
Alkiza atsedenlekua
Alkiza atsedenlekua

Baliteke ere
gustatzea...