Nor gara

Nor gara

Tolosaldea Garatzen, S.A. Garapen Agentziaren Turismo saila gara, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean eskualdeko turismo-lankidetzarako erakundea.

Gure helburua Tolosaldeko garapen turistikoa modu koordinatu eta parte-hartzailean bideratzea da. Horretarako hainbat lan mahai baliatzen ditugu eta besteak beste, Tolosaldeko proiektu turistikoen kudeaketa, jarraipena eta dinamizazioa lantzen ditugu.

Tolosaldeko Garapen Agentziak Lehiberri Zentroan du bere egoitza nagusia:

Apattaerreketa Industrigunea,
Apatta kalea, 1
20400 Tolosa
Gipuzkoa

Hemen kontsulta ditzakezu Tolosaldea Garatzen eta Lehiberri Zentroak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak:

https://www.tolosaldeagaratzen.eus/kontaktua/

Turismo Sailaren lan ildoak hauek dira:

  • Tolosaldea helmuga turistikoaren kudeaketa parte-hartzailea
  • Helmugaren Lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko proiektuak, sektore pribatuarekin batera
  • Tolosaldearen erakargarritasuna eta bisitarien esperientzia turistikoa hobetzeko proiektuak
  • Turistari informazioa eman eta harrera egitea

Tolosaldeko Turismo Bulegoa zuzenean kudeatzen dugu. Helbidea:
Plaza Zaharra, 10
20400 Tolosa
Gipuzkoa


Turismo proiekturen bat al dabilkizu buruan? Laguntza behar duzu?

Nekazalturismoa, hotela, apartamentu turistikoa, zerbitzu turistikoa…

Olatz Ilarregi Martiarena

Olatz Ilarregi naiz, Turismo Saileko arduraduna. Eskualdea sustatzeko turismo-sektoreko hainbat eragilerekin elkarlanean dihardugu.

ilarregi@tolosaldea.eus

Olatz Ilarregi responsable del departamento de Turismo

Turismo gastronomikoaren kluba, kode etikoa, familia-turismoa…

Aloña Garmendia Osinalde

Turismo teknikaria naiz. Produktu eta lehiakortasun turistikoa dira nire lan arlo nagusiak. Sektore pribatuarekin egiten dut lan zerbitzuen etengabeko hobekuntzan laguntzeko.
        

garmendia@tolosaldea.eus

Aloña Garmendia Técnico de Turismo

Tolosaldera zatoz? Bidaia antolatzen lagunduko dizugu?

Bisita gidatuak, museoak, jatetxeak, ibilbideak, familientzako planak, leku interesgarriak…

Brian Cullen Bruneval

Tolosaldeko turismo bulegoko informatzailea naiz. Tolosan egiten dut lan eta 4 hizkuntza hitz egiten ditut (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa). Bulegoarekin harremanetan jartzen direnei arreta eskaintzen diet eta bisita gidatuak egiten ditut Tolosan.

tour@tolosaldea.eus

943 697 413 (whatsapp)

Birian Cullen Informador turístico

Maite Arregui Sierra

Tolosaldeko turismo bulegoko informatzailea naiz. Tolosan egiten dut lan eta 4 hizkuntza hitz egiten ditut (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa). Bulegoarekin harremanetan jartzen direnei arreta eskaintzen diet eta bisita gidatuak egiten ditut Tolosan.

tour@tolosaldea.eus

943 697 413 (whatsapp)

Maite Arregi Informadora turística

Webgune honi buruz

www.tolosaldea.eus webgunea sortu dugu gure eskualdea, Euskal Herriko ingurune berde, nekazari eta bizia, ezagutu nahi duenari aurkezteko. Tolosa hiriburu eta Gipuzkoa barnealdeko paisaia zipriztintzen duten beste 27 udalerriz osatua. Webguneko informazioa etengabe eguneratzen da baina, aldaketak egon daitezke. Ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko eta jakinarazi webgune honi zer gehituko zeniokeen, akatsen bat aurkitu duzun edo arazoren bat izan duzun erabiltzaile gisa:
tour@tolosaldea.eus