Tolosan aparkatzeko hainbat doako aparkaleku, ordainpeko aparkaleku eta egun osoko edo denbora mugatuko TAO guneak dituzu (egun erdia, 2 ordu edo 4 ordu gehienez). Bakoitzaren kokapena honako esteka hauetan ikus dezakezu.
Doako aparkalekua Tolosan
SanEstebanauzoa
Tolosako Alde Zaharretik oinez 5 minutura dauden aparkaleku libreak. Hiru gune daude.
KokapenaBidebietaauzoa
Tolosako erdigunetik gertu, 100 ibilgailu baino gehiagorentzako aparkaleku librea dago, Bidebieta auzoko gain batean dago, eta igogailu baten bidez iritsi daiteke bertara.
KokapenaIurreauzoa
Eroski supermerkatuaren inguru osoa aparkaleku librea da. Erdialdea 10 minutura dago oinez.
KokapenaUsabalKiroldegia
Tolosa kanpoaldean dago aparkalekua, Tolosako kiroldegiaren eta Usabal industrialdearen ondoan. Erdialdea 20 minutura dago, oinez. Hiriko autobusak geltoki bat egiten du bertan.
KokapenaOrdainpeko lurpeko aparkalekuak
AlondegiaParking-a
Tolosako erdigunean dagoen aparkaleku handia, San Frantzisko elizaren, Gipuzkoako artxiboaren eta Beotibar pilotalekuaren azpian dagoena.
242 leku ditu.
KokapenaLapurdiAparkalekua
Aparkaleku estalia Tolosako alde zaharretik gertu, Plaza Berritik minutu bakarrera.
104 leku ditu
KokapenaAutokarabanen gunea
SanEstebanekoautokarabanentzakoaparkalekua
Tolosako San Esteban auzoan badago gaua igarotzeko gune bat. Hondakin-urak husteko gunea du.
KokapenaTAO eremua
TolosakoTAOkoordutegia
Tolosako erdiguneko aparkalekuak TAO bidez ordaindu behar dira. Ordutegiak:
- Astelehenetik ostiralera 09:00-13:30 eta 16:30-20:00.
- Larunbatak 09:00-13:30
- Igandetan ez dago TAOrik.
Egun erdi edo egun osorako: tren geltokia.
Orduka: gehienez 2 edo 4 ordu: ikusi guneak plano honetan