Urte guztian zehar izaten dira Tolosaldean ospakizunak eta ekitaldiak, eskualdearen edertasuna eta euskal kulturaren muina ezagutzeko aitzakia eskaintzen duten hainbat ekitaldi. Hemen dituzu hilabeteka.
Urtarrila
Erregekabalgata
Urtarrilaren 5ean, Errege egunaren bezperan, Errege Magoen etorrera ospatzen da. Villabonako eta, batez ere, Tolosako kabalgatak nabarmentzen dira.
Sagardotegigaraia
Sagardotegi denboraldiari hasiera ematen zaio garai honetan. Tolosaldean oso errotutako ohitura da sagardotegietana eta bat baino gehiago aurkituko dituzu. Ezagutu itzazu!
Sagardotegi guztiakOtsaila
TolosakoInauteriak
Data aldakorra bada ere, ohikoena inauteriak otsailean ospatzea da. Tolosako Inauteriak Euskadiko ezagunenak dira, eta sei egunez luzatzen dira (ostegunetik asteartera, igandetik asteartera mozorrotzen da). Arreko asteburuan, kaldereroen eguna ospatzen da.
BesteherrietakoInauteriak
Eskualdeko beste herri batzuetan ere ospatzen dira inauteriak, hala nola Berastegin, Lizartzan (puska biltzen aritzen dira), Abaltzisketan (Txantxoen dantzak dira bertako tradizioa) eta Amezketan (Talai dantzak dira tradiziio).
ZuhaitzegunaTolosan
Urteko lehen zoka berezi honetako protagonistak zuhaitzak, zuhaixkak, landareak, haziak, barazkien landare ekologikoak… dira.
Triangulo plazan Euskal Herri osoko landare haztegiak egonten dira. Egun ederra Tolosa bisitatzeko.
SanBlasetaSantaÁgueda
Otsailaren 3an San Blas ospatzen da Tolosako izen bereko auzoan, eta bertan San Blas erroskillak saltzen dituzte.
Beste ospakizun tradizional bat Santa Agedakoa da: otsailaren 5ean ohikoa da koadrilak bertsotan ikustea, jantzi tradizionalekin jantzita eta makilak eskuan. Etxez-etxe eskean, lurra golpatuz neguko lozorrotik esna dadin.
NeguTrail
Berastegin ospatzen da Negu Trail mendi lasterketa, behin baino gehiagotan elurrarekin ere korrika egitea tokatu den neguko lasterketa ederra.
Tolosaldean eta Goierrin Euskal Herriko Trail Geltokia dago. Urte guztian zehar trail-erako ibilbide sare bat eskainiz.
Trail estazioaMartxoa
Mendiazgozatzekohitzorduak
Hilabete honetan bi hitzordu daude mendizaleentzat. Alde batetik, Aizkardiko ibilaldi neurtua Villabonan, inguruko hainbat mendi zeharkatzen dituena. Eta, bestetik, Larraul-Hernio-Larraul mendi lasterketa.
Mendia gustatzen bazaizu, ibilbide asko dituzu seinaleztatuta gure inguruan mendiaz gozatzeko, data hauetan gerturatu ezin bazaitezke.
Mendi ibilbideakBertakodendenjaia
Martxoaren erdialdean Braderie jaia ospatzen da Tolosan. Egun horretan, saltokiek beraien eskaintzak ateratzen dituzte kalera.
Tolosa, aire zabaleko merkataritza-gune handi bat da urte guztian zehar ere.
Merkatari hiriaArdotxuriarenfesta
Martxoko beste ohiko hitzorduetako bat Tolosako Ardo Zuriaren Jaia da, Ardo Txuri Txokoa. Bertan, ardo txuri ezberdinak eta txakolinak dastatu daitezke.
Tolosaldean txakolina ere ekoizten da, barrualdeko Getariako Txakolina.
TxakolinaApirila
Erromeriaeguna
Aste Santuaren aurreko ospakizunetako bat Erromeria Eguna da eta Dantzari Txiki Eguna izaten dira, Tolosako kalea euskal dantza tradizionalez betetzen da.
Tolofolk
Apirilaren amaieran Tolosan Tolofolk folk musika jaialdia ere ospatzen da, jatorri ezberdinetako artisten partaidetzarekin giro ezinhobea sortzen da
Maiatza
Larreirekiera
Maiatzaren 1ean Larraitzen Aralarko larreen irekiera dela eta festa handi bat ospatzen da: animalien desfileaz gain, musika eta bertsoz girotutako azoka egiten da bertan. Komizarren ere (Villabonan) antzeko zerbait ospatzen da.
Aralar ezagutu nahi duzu? Animalia hauek eta artzain bizitzak sortutako paisaia.
Aralar
Mendiibilaldietalasterketak
Aste batzuk geroago, leku berean, Larraitzen, Txindokiko Kilometro Bertikaleko mendi lasterketa jokatuko da. Mendi hitzordu gehiago ere izango dira: Txirrita ibilaldi neurtuak ehunka pertsona biltzen ditu Aralar mendilerroa zeharkatzen duen ibilbidean; eta lau urtean behin, urte olinpikoarekin bat eginez, Aralarko XIV. Orduak ospatzen da.
Proba hauetarako entrenatu nahi baduzu edo mendiaz beste modu batera gozatu nahi baduzu, hemen ibilbide batzuk.
Mendi ibilaldiakHARAGIetaaskozgehiago
Tolosan, bestalde, Haragiaren eta Brasaren Nazioarteko Topaketa ospatzen da, lehen Txuletaren Jaia zena. Dastaketak, zuzeneko haragi erretzeak eta otorduak egiten dira.
Beste azoka berezi bat ere ospatzen da: udaberriko lore eta landareen azoka. Museoek ere Gau Zuria ospatzen dute, programa bereziekin.
Tolosako erretegiakMusikherria
Hilabetea MusikHerria jaiarekin isten da, Tolosako kaleko hamarnaka musika talde biltzen dituen jaia da: txarangak, trikitixa, dultzaineroak, txistulariak, abesbatzak…
Ekaina
T3T-T2Tmendilasterketa
Ekainaren erdialdean T3T mendi lasterketa ospatzen da Tolosan, eskualdeko hiru tontor nagusietan barrena egiten den lasterketa da.
Tolosaldean Euskal Herriko trail estazioa ere badaukazue, kirol honetaz gozatuz gure paisaia ezagutu nahi baduzue, ibilbide sare zabala eskaintzen du.
Trail estazioaSanJuanfestak
Tolosako San Joan jaiak ekaineko erakargarritasun handiena dira, eta sua, eskopetariak, bordondatza, erraldoi eta buruhandien konpartsaren desfileak eta Sagardo Txapelketa nabarmentzen dira.
San Juanak ere ospatzen dira Abaltzisketan eta Belauntzan.
SanPedrojaiak
Ez dira herriko jai bakarrak: Asteasun eta Leaburu-Txaraman ere ospatzen dira San Pedro jaiak.
Tolosandblues
Tolosako San Juanak amaitu ondoren, Tolosandblues blues jaialdia ospatzen da, bertako eta nazioarteko artisten kontzertu ugarirekin.
Uztaila
Ehunmilak
Kirol arloari dagokionez, Ehunmilak lasterketa ospatzen da uztailean, Euskadiko mendi lasterketarik gogorrenetako bat hau.
Tolosaldean Euskal Herriko Trail estazioak ibilbide sarea zabal bat ere eskaintzen du.
Trail estazioaHerrietakofestak
Uztailaren erdialdetik aurrera hasten da herriko jaien garaia: festak daude Alegian (uztailak 16), Albizturren (uztailak 18), Villabonan (uztailak 25) eta Altzon (uztailak 31). Jaiak baino lehen, Villabonako Garagardo Azoka ere ospatzen da.
Abuztua
Fiestaspatronales
Abuztua herriko jaien hilabetea da. Larraulen (abuztuaren 3an), Berastegin eta Ikaztegietan (abuztuaren 10ean); Aduna, Baliarrain, Orendain, Goiatz, Gaztelu eta Zizurkilen (abuztuaren 15ean); San Bartolome jaiak Ibarran, Amezketan, Larraulen eta Bidanian (abuztuaren 24an); eta hilabetea ixteko, Berrobiko jaiak, abuztuaren 28an.
Iraila
Herniokoerromeria
Iraileko igande guztietan izaten da, Zelatunen, Hernio mendiaren azpian, ehunka lagun biltzen dituen erromeria, trikitixa doinuekin.
Zelatungo erromeriaAzkenMuga
Basoaren erdian arteaz gozatzeko aukera eskaintzen duen jaialdia da, Irailean egiten dena, Azken Muga Zaraten, Bedaio baserri auzoan. Aralar Parke Naturalean. Bertan artea, kontzertuak, performance-ak, hitzaldiak… egiten dira.
Azken muga 2022Hitzordugastronomikoak
Ibarrak bere egun handietako bat osaptzen du, Ibarrako piparraren azoka. Txakolin eguna berriz Amasan.
Iraileko azken igandean Asteasu, Goiatzeta Alegiako azoka bereziak egiten dira.
SanMigelfestak
Lehen hamabostaldian herriko jai gehiago ere ospatzen dira Tolosaldeko zenbait udalerritan: Alkizan, Elduainen edo Lizartzan, adibidez, irailaren 8aren inguruan. Azken jaiak Iruran ospatzen dira, San Migel inguruan, irailaren 29an.
Urria
Biazokaberezi
Gastronomiak garrantzi berezia du udazkenetik aurrera. Tolosan bi azoka berezi egiten dira garai honetan: batetik, Tolosa Goxua gozoaren azoka, eta, bestetik, Mikologika, perretxikoei eskainitako gastronomia-jaia, pintxo, lehiaketa eta hitzaldiekin.
Historia gozoaUdazkenekoazokak
Udalerri askok, gainera, kultur asteak ospatzen dituzte urria, azaroa eta abendua bitartean, non ia guztietan udazkeneko merkatu bat nabarmentzen den.
Urrian Zizurkilen, Anoetan eta Belauntzan ospatzen dira esaterako.
Azaroa
Santuguztieneguna.Azaroak1
Amezketako San Bartolome elizan argizaiola guztiak pizten dira hildakoen omenez.
ArgizaiolaGaubeltza
Halloween gaua ere gero eta bereziagoa da. Herri asko hasi dira Gau Beltza ospatzeko tradizioa berreskuratzen, Ameriketako jai ezagunaren aitzindaritzat har daitekeena.
Babarrunarenfesta
Tolosako beste egun handietako bat, Tolosako Babarrunaren Jaia. Babarrun onenaren lehiaketaz gain, Euskal Jaia ospatzen da, baita herri bazkari handi bat eta txapelketa gastronomiko bat ere. Perla beltzaren festa da.
Tolosako babarrunaIzenhandikobikulturhitzordu
Ospe handiko bi kultur ekitaldik osatzen dute azaroa: Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketa, munduko abesbatza onenetako batzuk biltzen dituena.
Abesbatza lehiaketaTitirijai, Nazioarteko txotxongiloen jaialdia.
Berastegikoazokaberezia
Bertako produktuen azoka berezia eta hainbat lehiaketa gastronomiko ospatzen dira.
Abendua
Abendukozubirako...
Abenduko zubian beti antolatzen dira programazio bereziak eskualdeko museo eta herri askotan, bisita gidatuekin, tailerrekin eta bestelako ikuskizunekin.
Gabonetakoazokaberezia
Urteko azken merkatua ere oso berezia izaten da beti Tolosan. Gabon aurreko larunbatean Tolosako Gabonetako Merkatu Berezia ospatzen da, milaka lagun biltzen dituena. Mota guztietako produktuak aurkituko dituzu bertan.
OlentzeroetaMariDomingi
Urtea amaitzeko, abenduaren 24an, kabalgata batekin ongietorria egingo zaie Olentzerori eta Mari Domingiri, Euskadiko Gabonetako bi pertsonaia ospetsuei, neguko solstizioari lotutako pertsonaiak.
Altzokoazokaberezia
Bertako produktuak eta artisau lanak.