Tolosa | Espazio bereziak

Lehiberri Zentroa

← MICE zerbitzuen zerrendara itzuli
auditorioa 5


Lehiberri Zentroa enpresentzako topagune, proiektuen garapen eta prestakuntzarako gune bat da. 3.000 metro koadroko eraikina da, eta Tolosaldea Garatzen eskualdeko garapen-agentziaren bulegoak daude bertan.

Hitzaldiak, bilerak, ikastaroak, proiekzioak edo aurkezpenak antolatzeko aukera eskaintzen du, edukieraren araberako espazioetan: bilera-gela txikietatik areto nagusi handi batera.