
Ondare historikoa den XVII. eta XVIII. mendeko zaharberritutako baserria, antzinako altzariekin ornitua.
Lete Jauregia Alkizako hirigunean dago. Armarria duen etxe noblea da eta ondare historikotzat hartzen da. 1600 baino lehen eraiki zen, baina urte horretatik aurrera baino ez dira gordetzen haren dokumentuak. Zaharberritu egin dute, lau solairu ditu, beheko solairua ukuilu bat da, lehen solairuan familia bizi da eta bisitariek bigarren solairua dute eskura, TV eta liburutegia dituen egongela handi batekin. Altzari guztiak garaikoak dira, eta horrek museo itxura ematen dio etxeari.
Harremanetarako datuak
E-postaasun.murua@gmail.com
Telefonoa+34 943 691 264
Lizentzia zbkia.XSS-00139