Jarraian, Tolosako babarrunak bere sakramentuekin nola prestatu azalduko dizugu.
8lagunentzakoosagaiak:
- Tolosako babarrunak, 1 kg.
- 3 litro ur
- Oliba olioa, 5 goilarakada
- Gatza
Sakramentuak:
- Odolkia
- Aza
- Ibarrako piparrak ozpinan
Babarruna urtekoa bada, ez da beharrezkoa izango beratzen jartzea. Beraz, lehenengo pausoa babarrunak hiru litro ur hotz dituen eltze batean jartzea izango da. Olioa gehitu eta su bizian jarriko dugu irakitera iritsi arte.
Une horretan sua jaitsi, irakin leun bat mantenduz, eta hiru orduz sukaldatzen ditugu. Ura behar izanez gero, beti hotza botako dugu.
Eginak daudenean gatza gehituko dugu, irakiten utziko dugu minutu batez eta ondoren sua itzali eta bere hartan utzi salda jalkitzeko.
Aza:
Aza egosi ur askotan 8 minutuz, kolorea eta zaporea mantentzeko. Xukatu eta olia oliba apur batekin ondu.
Odolkia:
Egosi odolkia ordubetez su leunean. Mondejua, txorizoa edo txerri-saiheskia ere aukeratuz gero, berdin egin.
Platerarenaurkezpena
Tolosako babarrunak ontzi batean zerbitzatu. Bestalde, aza eta odolkia aurkeztu behar dira alde batetik. Beste ontzi batean, Ibarrako piparrak, ozpinduta.
NunerosiTolosakobabarrunak
Babarrunak larunbatero eros daitezke Tolosako Azokan, zuzenean baserri ekoizleen eskutik. Tokiko produktuetan eta elaborazioetan espezializatutako dendak ere badaude, hala nola Barriola Harategia eta Altuna Harategia.