← Berri guztiak ikusi
Alkiza · Hernialde | Artea eta kultura · Bisita gidatuak
Kutsidazu bidea, Ixabel
Gehiago irakurri
Joxean Sagastizabalek 1994an argitaratu zuen umore eleberri laburra, gerora, izen bereko antzerki, film eta musikalen oinarri izan da.
Ibilbidea
Joxean Sagastizabal idazlea beraren bizipenetatik abiatuta idatzitako eleberria da “Kutsidazu bide Ixabel”. Hernialdeko baserri batean hartu baitzuen ostatu, euskara ikastera etorri zen donostiar gazte hark. Egunero, Hernialdetik Alkizako euskaltegira egiten zuen bidea da hain zuzen proposatzen den ibilbidea. Filmeko pasarte batzuk herri-bide honetan grabatu ziren gainera.
IbilbideaIbilbideagidabatekin?
Ibilbide gidatua egitea proposatzen dizuegu. Gida batekin Hernialdetik edo Alkizatik abiatu eta liburuko hainbat pasarte gogoratuz eta hainbat kurisositate ezagutuz.
Bisita gidatuetan parte-hartzeko tokia erreserbatzea ezinbestekoa da, plaza mugatuak izango baitira. 25 pertsonentzako tokia izango da. Doakoak izango dira.
Erreserbak, Tolosaldeko Turismo bulegoan egin beharko dira ondorengo bideetatik:
Telefono edo whatsapp bidez: 943 69 74 13
Emailez: tour@tolosaldea.eus
Aurrez aurre: Plaza Zaharra, 10. 20400 Tolosa.
"KutsidazubideaIxabel".Antzerkia
Martxoak 22, 19:00. Alkiza
Hitzaldia.Martxoak28
“Gure genealogia euskaltzaleak XVI.mendetik XX.era. Alkizatik Euskal Herrira”
18:30. Alkizan
Hitzaldia bertsoz lagundua izango da. Haritz Azurmendi eta Oihana Iguaran.