Tolosatik 12km-ra
XIX. mendearen amaieran sortu zen taberna gisa. XX. mendeko gerraren ondoren eta 70eko hamarkadaren amaiera arte harategia eta jatetxea izan zen. Jabeak Albino zuen izena eta “Albinonia” bezala ezagutzen zen. Gaur egungo nagusiek horrela deitzen diote. 1985etik aurrera “Iturri-Ondo” bezala ezagutzen da eta 1997tik taberna/jatetxea Jon Otegiren ardurapean dago.
Euskal jatetxe tradizional bat da. Euskal sukaldaritza tradizionalean oinarritua. Lokal zabala eta ingurune lasaian kokatua. Bertako barran pintxo goxoak dastatu daitezke Errioxako ardo bikainekin, Getariako txakolinarekin edo inguruko sagardoarekin batera.
Jatetxean mota askotako haragiak (txuletoia, entrekota, saiheskia…), mota askotako arrainak (legatza, zapoa, lupia, bakailaoa…) eta etxeko postreak (arroz-esnea, bizkotxoak, flanak…) aurki ditzakegu.
Eguneko menua, menu bereziak, karta zabala eta aurrez adostutako menuak eskaintzen dituzte. Menua egunero aldatzen da, entsalada, pasta, arroz, haragi eta arrain barietateari eutsiz. Aste bukaeran kalitatezko menu berezi bat dastatu ahal izango da garaiko elikagaiekin.
Jatetxea Gabonetan itxita dago oporrengatik.
Eguneko menua: 15.85
Asteburuko menua: 27.85
Karta: 30-40
Ordutegia
Astelehena: 09:00 - 00:00
Asteartea: 09:00 - 00:00
Asteazkena: 09:00 - 00:00
Osteguna: 09:00 - 00:00
Ostirala: 09:00 - 01:00
Larunbata: 09:00 - 01:00
Igandea: 09:00 - 00:00
Harremanetarako datuak
Nola iritsiKale Nagusia 5, 20159 Asteasu, Gipuzkoa
Telefonoa+34 943 691 331
FacebookIturriondo Taberna
Edukiera100