Alkiza | SL: Tokiko Ibilbideak
Aginaga, baserri paisaiaren ibilbidea
SL-Gi 6 | ALKIZA
← Itzuli mendi ibilbideen zerrendara

Ibilbide honek landazabal paisaiaz gozatzeko aukera emango digu. Nekazaritzari lotutako paisaia da, gizakiaren esku hartzearen ondorioz sortzen dena. Barnebiltzen ditu larreak, basoak, hesi biziak, baserriak eta baita gizakiak ere.
Kanposantu ondoko aparkalekutik abiatuko gara eta bi muino inguratzen dituen bidea egingo dugu. Norabide guztietan ikuspegi ederrak aurkituko ditugu: lehen planoan alkizako baserriak ikusiko ditugu, eta barrenean Oria bailarako beste hainbat herritako paisaiak.
Bipagoeta delako puntura iristean, bide luzeagoa edo laburragoa egiteko aukera izango dugu, edozen kasutan ere, ibilbide erraza da, ia maldarik gabekoa.
Sakamidra auzoan alkizako baserririk ederrenetako batzuk ikusteko aukera izango dugu, baita garai bateko karobien aztarnak ere.
Distantzia
5.3 km
Iraupena
01:50 h
Igoera malda
235 m
Jaitsiera malda
235 m
Hasiera puntua
Alkizako plaza