Ibilbide honek Atxulondo-Abaloz inguru naturalera hurbilduko zaitu, Atxulondoko burdinolaren hondarretara eramanez. Hasieran, PR-Gi 117 eta GR 34 tarteekin bat dator bidea.
Bidean, Zarateko Bentako trikuharria ezagutuko dugu, baserri galduak eta errekasto xarmangarriak, garai batean Atxulondoko burdinola handia izan zenaren hondakinetara eramango gaituztenak.
Zarateren Bentako trikuharria
1954an aurkitutako harrizko monumentu hau Brontze Arokoa da. Bertan, duela 2.000 urte baino gehiago zeremonia bat eskaini ondoren, larre horietako biztanle baten gorpuzkiak gordeko zituzten.
Atxulondo - Abalotz naturgunea
Andatza eta Belkoain-Garate arteko haran ahokatuaren zati batean, udalerriaren ipar-ekialdean, Abalozko erreka ezkutua dago, eta haren ertzetan haltzadi eder bat dago. Haritz kandudunezko basoa malda gora doa, eta bertan urkien enbor zuriak nabarmentzen dira. Gurbitza, bere baia gorriekin, lekurik arrokatsuenetan eta eguzkitsuenetan nabarmentzen da. Hemen oraindik bisoi europarra eta beste animalia asko bizi dira, gizakiaren presentzia urriari esker.
Atxulondoko burdinola
Burdinola honi buruz dagoen lehen aipamen idatzia 1470ekoa da. Zizurkilgo Udalarena izan zen beti, eta ondoko errota eta baserriarekin batera, alokairuan jartzen zen, norbaitek bertako baso aberatsak ustiatzeko aukera izan zezan. 1625ean, oso egoera txarrean zegoenez, inork ez zuen errentan hartu nahi izan eta burdina ekoizteari utzi zion. Gaur egun, leku eder eta misteriotsu honetan eraikuntzen eztarnak eta ur-jauzia ikus ditzakegu.
Distantzia
4.3 km
Iraupena
01:10 h
Igoera malda
87 m
Jaitsiera malda
336 m
Hasiera puntua
Peruazkarate aparkalekua