Abaltzisketa | PR: Ibilbide motzak
Ausa – Gaztelu Ibilbidea
PR-Gi 2004 | ARALAR
← Itzuli mendi ibilbideen zerrendara

Ibilbideak Ausa-Gaztelu mendiaren tontorrean dagoen gotorlekuaren aztarnetara hurbilduko gaitu, Larraitz aisialdi gunetik ez oso urrun, eta beste garai batean sartuko gara. XIII. mendean eraikitako eraikuntza hau Gaztelako eta Nafarroako erresumen arteko mugaren gaineko jagole-postu bat zen.
Artxiboko dokumentuetan agertzen denez, garai hartan Nafarroako ganadua Aralarren bazkatzen zen, eta Gaztelako indarrek erasoaldiak egiten zituzten haiek eskuratzeko. Postu horietatik adarrarekin abisatzen zen ganadua leku seguruagoetara jaso zedin. Jakina, panoramika zoragarria duen lekua da.
Distantzia
10.7 km
Iraupena
03:40 h
Igoera malda
393 m
Jaitsiera malda
571 m
Hasiera puntua
Larraitz