2014an 250 urte bete ziren Amezketako pertsonaiarik ospetsuena, Fernando Amezketarra, jaio zela. Bera da ezagutzera gonbidatzen zaitugun nortasun handiko herri honen adierazlerik handienetako bat. Hemen Amezketa ezagutzeko ibilbide bat aurkituko duzu Fernandoren eskutik, Amezketak eskaintzen dizkizun zerbitzu eta jardueren gidarekin batera.
Amezketako herrigunetik abiatuta, 3 kilometro inguruko oinezko ibilbidean, Amezketako herrigunea eta ere ingurua bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzu. Horrez gain, amezketarren nortasun ekitaldiei buruzko informazioa duzu, baita herriko zerbitzuei buruzkoa ere. Amezketan bestalde, Arritzagako minak bisita ditzakezu, eta bertako gazta eros zenezake, Aralarko larreetan bazkatzen diren ardien esnearekin egindakoa.
1. Fernando Amezketarraren plaza
2. Kotxeta
3. Fernando bizi izandako etxeak
4. Mendiko
5. Espilla Saletxe
6. Ergoena
Distantzia
3 km
Iraupena
01:00 h
Igoera malda
119 m
Jaitsiera malda
3 m
Hasiera puntua
Fernando Amezketarraren plaza
MIDE
Ingurunea / 1
Orientatzeko zailtasuna / 2
Ibilaldia / 3
Ahalegina / 2