Alkiza Hernialde | Ibilbide tematikoak
Kutsidazu bidea, Ixabel
Hernialde -Alkiza
← Itzuli mendi ibilbideen zerrendara

1994an argitaratu zen lehen aldiz ‘Kutsidazu bidea, Ixabel’ eleberria. Juan Martin donostiar kalekumea euskaltegian ikasten ari den euskara hobetzera dator Alkizara. Bizitokia Hernialdeko baserri batean du. Juan Martin, paraje hauetako indigenen artean arrotz sentitzen da.
Bertakoen euskara swahili moduko bat iruditzen zaio, baserriko lanak estrainio eta ohiturak basatiak.
Joxean Sagastizabalek eskribitutako liburu honetan umorez betetako idazkeraz kontatzen dizkigu protagonistaren pasadizoak. Baserriko alaba Ixabelek ‘kutsitzen’ dion mendi-bidean barrena joaten da Juan Martin egunero eskolak hartzera Alkizara eta bide hori zuk ere egitea proposatzen dizugu.
Distantzia
8 km
Iraupena
02:20 h
Igoera malda
474 m
Jaitsiera malda
470 m
Hasiera puntua
Hernialdeko udaletxea edo Fagus Alkiza Hernio-Gazumeko Interpretazio Zentroa