Bide hau Aldabako frontoian hasten da. Elizaren atzealdetik pista zabal batera iritsiko gara, pinudi batetik igotzen dena. Bide nagusitik jarraituz gero, Pagadi baserriaren parera iritsiko gara eta han eskuineko bidea hartuko dugu. Gora jarraituko dugu eta bidegurutzean ezkerrera hartuko dugu eta Madariaga gainetik jarraituko dugu, Albizturrera igotzen den bidera irtengo gara. Bideak Labarrekietako antenetaraino eramango gaitu, eta, amaitzen den puntuan, ezkerretara hartuko dugu tontorretik, Intxurreko aztarnategiraino.
Aztarnategi horretatik, eskuineko pinuditik, Mandramuñoko bordaraino jaitsiko gara, eta ezkerretik inguratuko dugu mendia. Bide batera iristean, ezkerrerantz hartu eta Lopedegi baserrira joango gara. Ibilbidearen azken zatia errepidetik Aldabaraino doa.
PR-Gi 74.1 ibilbideak hasiera berdina du baina 4,66km eta 190 metroko desnibela duen ibilbide errazagoa da.
Distantzia
10.3 km
Iraupena
03:15 h
Igoera malda
580 m
Jaitsiera malda
580 m
Hasiera puntua
Aldabako frontoia