Amezketa | PR: Ibilbide motzak

Meatze bidea


PR-Gi 2006

← Itzuli mendi ibilbideen zerrendara
Meatze bidea


Bertako jendeak 'Minetako bidea' deitzen dio harkaitz kizkur hauetan zabaltzen den bide estu honi. Amezketako biztanleentzat meatzaritza oso praktika garrantzitsua izan da historian zehar.

Mineral ustiategia 1732an ireki zen eta jardunean egon zen XX. mendera arte. Dokumentu batzuek berresten dute 300 pertsona inguruk osatzen zutela Arritzagan lan egiten zutenen taldea.

Eliza eta apaiza ere bazituzten. Jendea guzti hori zu zoazen bidezidor beretik mugitzen zen. Bertatik garraiatzen zituzten elikagaiak eta beharrezko zuten generoa. Bertatik, erauzitako minerala ere jaisten zuten. Asko dira bidean aurki ditzakezun aztarna desberdinak, adi ibili adi Arritzagako errekaren ibilguan gora eta ingurune paregabe honetaz gozatu ahal izango duzu.





Distantzia
5.4 km

Iraupena
02:20 h

Igoera malda
653 m

Jaitsiera malda
39 m

Hasiera puntua
Amezketako San Martin atsedenlekua

Meatze bidea
Meatze bidea
Meatze bidea
Meatze bidea

Baliteke ere
gustatzea...