
Paseo atsegin bat Berastegiko belardiak eta paisaia inguratzen dituena. Ardien lanari esker berde eta eder mantentzen diren zelaiak dira protagonista nagusi ibilbidean zehar, baina Berastegiko eliza, baserri ederrak eta herri gune zaindu bat ere igaroko dituzue.
Ibilbide honek Berastegiko auzo ezberdinetatik eramango zaitu, bertako baserri, soro, mendi eta paisaia ederrez gozatzeko aukera paregabea eskainiz.
Distantzia
3.52 km
Iraupena
01:00 h
Igoera malda
92 m
Jaitsiera malda
-107 m
Hasiera puntua
Berastegiko plaza