Orexa datutan
Populazioa
108 herritar
Herriko jaiak
Santa Cruz, maiatzak 3
Gipuzkoako herri txikiena
400 metro baino gehiagoko garaieran eta mendiz inguratuta ezkutatzen da herri txiki hau, Aralar mendilerroko Malloak ikusten dira bertatik. Lasaitasunaz eta naturaz gozatzeko luxua.
Intereseko beste
puntu batzuk.
Orixereneskultura
Nikolas Ormaetxea «Orixe» olerkariari eskainitako eskultura da. Bertan, bere bertsoetako bat aipatzen da: «…geroak esan beza: erri bat izan zan, edota aire emaiogun untan iraun dezan»
SantaKruzparrokia
XVI. mendeko eliza da, barnealdea errenazentista estilokoa duena. Elizaren ondoan, Segoretxe etxean, 1850eko eguzki-erlojua dago.
Mokaduak:gaztaetaesnekiak
Oihan Txiki kooperatibak ardi eta ahuntz gaztak, esnea eta mamia ekoizten ditu. Herriko jatetxean bertan dastatu daitezkeen inguruko produktuak: Orexako Ostatua.
Baserriak
Merezi du herrian barrena bueltatxo bat ematea, harriz eta harlangaitzez egindako baserriak aurkituko baititugu, ikuspegi panoramiko zoragarriez gozatzen den bitartean.
AralarrekopanorámicaElorrigainetik
Igoera Basabeko amildegitik hasten da eta baso ederrak zeharkatzen ditu pista batetik. Goikaldean Aralar mendilerroa ikusten da parez pare.