Lizartza datutan
Populazioa
637 herritar
Herriko jaiak
Andre Mariaren festak, irailak 8
Natura bere horretan
Lizartza Araxes ibaiak zeharkatutako haran estu batean kokatzen da, eta puntu horretan urak garrantzi berezia hartzen du, iturburu bat dagoelako. Bere izenak inguratzen duten baso zabalei egiten die erreferentzia: etimologikoki «lizar ugariko lekua» esan nahi du.
Intereseko beste
puntu batzuk.
Udaletxea
Lizartzako udaletxea Gipuzkoako antzinako arkitekturaren erakusgarri bikaina da. Lehen solairua harrizkoa da, eta goiko solairuak egurrezko habeak ditu. Parean, Santa Katalina parrokia dago. Herrian zehar, edertasun arkitektoniko handiko etxeak ere badaude.
SagrariokoermitaedoUberetakoermita
Jatorrizko ermita Lizartza eta Orexa artean eraiki zuten, baina eraitsita agertu ondoren, ibaiaren ondoan berreraiki zuten, Orexako bidegurutzearen parean. Bertan dagoen Ama Birjina Flandesetik ekarri omen zuten XVII. mendean.
Iturburua
Herriaren irteeran dago, Nafarroarako norabidean, eta 1859an aurkitu zuten, nahiz eta 1862ra arte ez zen ustiatzen hasi, Insaluseko bainuetxearen inaugurazioarekin batera. 1888an, erabilera publikoko jo zuten, eta Aguas de Insalus enpresa sortu zuten, urak botilaratzeko. Gaur egun, tradizio handienetakoa duen marka da.
Monumentuarkeologikoak
Trikuharri neolitikoak – Axurdarioko Trikuharria – Daude Urkita mendiaren magalean, Brontze Arokoa Otsabio mendian, eta tumulu bat Pagoaundiko lepoan, Laparmendi mendiaren tontorrerako bidean, Aralarko ikuspegi ederra dagoen lekuan. Espeleologia maite dutenentzat, gertu Illarratzu kobazuloa dago.
Añikoatsedenlekua
Nafarroarekiko mugan dagoen atseden-lekua, Araxes ibaiaren ertzean, Mikeleteteen etxe zaharraren aurrean.