Leaburu-Txarama datutan
Populazioa
394 herritar
Herriko jaiak
San Pedro, ekainak 29
Landa herri bat goi-goian
Leaburu-Txarama bi auzotan banatutako herri txiki bat da: bata landatarra, Leaburu abegitsua, ikuspegi ederrak dituen muino txiki baten gainean kokatua, eta bestea industriala, Txarama, Araxes bailararen hondoan kokatua.
Intereseko beste
puntu batzuk.
Parketikikustendirenilunabarrak
Leaburuk lasaitasuna du ezaugarri nagusietako bat. Inguruko jende asko joaten da frontoian pilotan jokatzera edo paseatzera. Bista oso zabala duenez, frontoiaren parean dagoen parketik ilunabarraz gozatzea luxu handia da egun oskarbietan.
SanPedroeliza
Oinplano laukizuzeneko eraikina da, harlanduzko hormak, gurutze-gangak eta bataiarri deigarria dituena barrualdean. Herriko etxeak bere inguruan pilatzen dira.
SanSebastianermita
Herriaren sarreran dago, Gaztelurako bidegurutzearen ondoan. Urtarrilaren 20an meza ospatzen da bertan eta dantza egiten da. Bertatik, inguruko bidezidor ezagunenetako bat igarotzen da: Zazpibide izenekoa, zazpi bideko bidegurutze batera eramaten duena.
Baratzondobaserria
Zubelzu familiarena da, Ibarrako piparra ekoizten du eta oso eraikin berezia da. Bereziki ederra da bere ingurua ekainetik abuztura, piper-landareak piperrez beteta dauden hilabeteetan, berde kolore bizia hartzen duenean.
Txarama
Tolosako eta inguruko papergintzaren aztarnak garbi ikusten diren auzoa da Txarama. Paper fabrika abandonatu bat dago, baina haren inguruan Araxeseko ura aprobetxatzeko egindako ingeniaritza lanaren zati handi bat ere kontserbatzen da. Gaur egun, arrantza asko egiten da inguru horretan, eta udan ere izaten da presara joaten denik uretan freskatzera.