Irura datutan
Populazioa
1.887 herritar
Herriko jaiak
Irailak 29, San Miguel
Xarean jokatzeko tradizioa
Muino txiki baten gainean dago, eta Villabona eta Tolosa arteko ibar bitxi bat ikusten da. Oria ibaiak iparretik hegoaldera zeharkatzen du herria. Xare kirola bizirik mantentzen duen udalerrietako bat da, eskuz jositako pala batekin egiten den pilota modalitatea da.
Intereseko beste
puntu batzuk.
Ametsatrinketea
Oso pilotaleku berezia da, Gipuzkoako estilo honetako bakarretakoa. Xarea, Iruran duela mende bat baino gehiagotik praktikatzen den pilota modalitatea da. Hasieran elizaren atarian jolasten zen. Hamarkada batez erabili gabe egon ondoren, 60ko hamarkadan, hura berreskuratzeko lan egin zen. Frontoi hau 1987an eraiki zen, eta orain klub bat dago, Xarea gal ez dadin lan egiten duena.
SanMigueleliza
XVI. mendeko tenplu gotikoa da, izen bereko plazan kokatua. Arkupe polita du, gerora gehitu zena, eta XX. mendean eraberritu zena. Kanpandorrea kupula neogotiko batekin koroatu zen.
Antzinakogarbitokia
1889an eraiki zuten, oinplano poligonala, burdinazko zutabeak eta harlanduzko oinarria dituela. Udalerriko gizarte-bizitzaren erdiguneetako bat zen, emakume latsariarena, hain zuzen ere.
LaskibaretaAgerrebaserriak
Biak nabarmentzen dira bere arkitekturagatik. Laskibar XVIII. mendearen amaieran eraiki zuten. Fatxada monumental bat du, eta erdi-puntuko bi arku kareharrizko harlanduz eginak. Agerre, berriz, euskal baserrien lehen belaunaldikoa da, eta Irurako eraikinik zaharrenetakoa da. XV. mendearen amaierakoa edo XVI. mendearen hasierakoa da.