Ikaztegieta datutan
Populazioa
487 herritar
Herriko jaiak
San Lorenzo, abuztuak 10
Landa eremua
Landa-udalerri lasaia da, eta ezaugarri bitxiak ditu, herrigunea trenbideak eta Oria ibaiak banatzen baitute. Tolosa eta Beasain arteko bidegorriak eta Donejakue bideak iparraldetik hegoaldera zeharkatzen dute, eta bertatik ibilaldi atseginak egin daitezke.
Intereseko beste
puntu batzuk.
SanLorenzoeliza
Udalerriaren erdigunean dago, XVI. mendekoa da, baina hainbat aldiz birmoldatu dute. Gotiko berantiarreko estilokoa da, eta euskal gotikoaren berezitasunak ere baditu. Egurrezko arkupe ederra du.
Kutturrukoatsendelua
Duela gutxi berreskuratutako eremua. 4.000 landare autoktono landatu dira guztira: haritzak, pagoak, gaztainondoak, astigarrak eta lizarrak. Mahaiak eta iturriak ditu.
Pilarrekoamarenermita
Pilarreko Ama Birjinaren Gipuzkoako ermita bakarra da, eta herritik irtetean dago. Ibaiaren beste aldean dagoen Santiago ermita ordezkatu zuen. XIX. mendean eraiki zen.
Erretoretxea
Gaur egun itxura modernoagoa duen arren, 1864. urteko eguzki-erloju bat mantentzen du. Udaletxearen alde batean dago, parrokiatik oso gertu.
Olazabalzubia
Ikaztegietako kanpoaldean, Baliarrainerako bidegurutzearen ondoan, antzinako zubi hori dago, Donejakue bidea igarotzen zen tokia. Gaur egun, pasabidea itxita dago.