Gaztelu datutan
Populazioa
168 herritar
Herriko jaiak
Ama Mari jaiak, abuztuak 15
Herri ezkutua, berdez inguratua
Zuhaitzen arteko errepide bihurgunetsu batek Gaztelura eramaten gaitu, belardien eta mendien artean kokatua, eta baserriz zipriztindua; non Gipuzkoako baserri-giroa mantentzen da. Teoria batzuen arabera, antzina gaztelu bat zegoen – horregatik hartu zuen Gaztelu izena –, baina ez dago ebidentziarik.
Intereseko beste
puntu batzuk.
JasokundekoAndreMariareneliza
XVI. mendean eraikia, barroko estilokoa da eta elizpea gotikoa. Bere dimentsioa nabarmentzen da. Duela gutxi, tokiko boluntarioek zaharberritu dute. Bere sarreran gaztelu batez irudikatuta dagoen herriko armarria dago.
Plaza
Herriko elkargunea da, ondo pasatzera gonbidatzen gaituzten pilotaleku estalia eta haurrentzako parkea ditu, Bere inguruan hainbat etxetzar interesgarri daude: Seroetxe, Erretore Etxea edo Osingone, besteak beste.
Antzinakogarbitokia
Udaletxetik oso gertu dago. Urteak igaro arren, egoera onean dago. Bere estalkia egurrezkoa da eta harrizko pilareek eusten dute.
Antzinakobaseliza
Udalerriaren sarreran dagoen eskultura batek puntu horretan bertan zegoen Santa Kruz ermita zaharra gogorarazten du. Bere inguruan gurutze asko daude.
Ulikoatsedenlekua
Herriko plazatik abiatzen den ibilbide eroso batek basoen artean Uliko aterpeko atsedenlekura eramaten gaitu; Berastegi, Orexa eta Nafarroa arteko erdibidean. Antzina hemen zegoen Mikeleteen etxea.