Berrobi datutan
Populazioa
575 herritar
Herriko jaiak
San Agustin, abuztuak 28
Txerrikumearen beste hiriburua
Uzturre eta Erroizpe mendien artean dagoen landa herri txiki bat da, Zelai ibaia igarotzen den bailara estuan kokatua. Errepidearen bi aldeetan sakabanatuta dauden baserrietan era guztietako barazkiak eta sasoiko frutak hazten dira. Baina historikoki, bertako marrubi eta gerezi barietate autoktonoak nabarmendu izan dira inguruko merkatuetan. Orain txerrikumeak ere ezagun egin du.
Intereseko beste
puntu batzuk.
Udaletxea
Errepidearen alde batean, egurrezko eta adreiluzko egiturarekin altxatzen den eraikin eder hau dago. Fatxadan, egurrean tailatutako herriko armarria nabarmentzen da.
Lapatzaetxea
Ibai ertzean dagoen oinetxe handi bat da, garai batean Nafarroarako Errege bidea igarotzen zen tokian, urrutitik nabarmentzen da etxea. Sarrera barroko bat du, armarri handi batekin. Ulargako markesen aginduz eraiki zen XVII. mendean.
Plaza
Tokiko biztanleen ohiko topagunea da. Bertan dago Iriarte etxea, XVII. mendekoa. Bere behealdean Iriarte Jatetxea dago, herrian bertan hazitako txerrikumea zerbitzatzeagatik nabarmentzen dena.
SanAndreseliza
Udaletxearen parean dagoen eraikin txiki hau XVI. mendekoa da. Dorrea barroko estilokoa da eta portada, berriz, erromanikoa. Kapera nagusia, korua eta elizpea ditu.
SanSebastianermita
Ermita txiki eta apal honen lehen aipamena 1551koa da. Lapatxeko markesaren enkarguz eraiki zen. Sarreran, egurrezko langa duen arkupedun espazio bat dago. Bere erretaula barroko estilokoa da.