Amezketa datutan

Populazioa
937 herritar


Herriko jaiak
San Bartolomé, abuztuak 24

Balio handiko ondare immaterial eta naturala

Amezketak ezin hobeto laburbiltzen du Tolosaldearen nortasunaren zati handi bat: artzaintza, bertsoak, mitologia, pilota, sinesmenak, meatzaritza, natura... Aralarrera sartzeko ateetako bat da, Euskadiko haran glaziar bakarretik (Arritzagatik). Bere eliza bitxia hilobien gaineko argizaiolen tradizioari eusten dion azkenetakoa da.



Intereseko beste
puntu batzuk.




Arritzaga: Aralarko atea

Aralarko Arritzaga glaziar-harana alpeetako paisaiaren itxurako bailara ederra da. Euskadiko glaziar bakarraren aztarnak dira eta Buruntzunzineko kobre-meategien ondarea ere gordetzen ditu. 1732tik ustiatu ziren, 900 metroko altueran. Parajea bakarra da.

Arritzaga Buruntzunzineko meategiak
Arritzaga: Aralarko atea



San Martingo ermita eta atseden-lekua

XIII. eta XV. mendeen artean Amezketa gainean eraikitako ermita ederra da, mahaiak eta parrillak dituen atseden-leku baten ondoan, lasaitasunaz gozatzeko Txindokira begira. Guillermo Olmoren eskultura bat dago bertan, inguruko baserrietako 60 zutabez osatua, zuhaitzen hilerri baten sinboloa da, Aralar eskualdea hornitzeko material-iturria izan zela gogorarazteko.

San Martin Amezketa
San Martingo ermita eta atseden-lekua



Pello Zabala gunea

Garai batean bi errota zeuden Aralarko uren indar hidraulikoa aprobetxatzeko. Hiriguneko errota baino ez da geratzen, XVII. mendean eraikia eta duela gutxi zaharberritu da. Barruan, benetako altxorrak gordetzen ditu.

Amezketa Errota
Pello Zabala gunea



Frontoi bat Txindoki magalean

Amezketako pilotaren kultura oso errotuta dago, Jokin Altuna bezalako pilotari ospetsuen sorlekua izan da, hainbat modalitatetan hainbat aldiz txapeldun izan dena. Fernando Amezketarraren bustoaren begiradapean plazan dagoen aire zabaleko frontoi honetako paretak entrenamendu-zelai gisa erabili dira. Ondoan, Larrunarri frontoia eta udaletxea daude.

Amezketa frontoia
Frontoi bat Txindoki magalean



Marizulo, Mariren koba

Mari jainkosaren koba da Marizulo, euskal mitologiaren pertsonai nagusia da. Haitzuloa Muitze bailaran dago, Txindoki edo Larrunarri mendiaren azpian. Elizatik ere ikus daiteke.

Marizulo Amezketa
Marizulo, Mariren koba



Ugarteko eliza

Ugarte auzoa herriaren sarreratik kilometro gutxira dago. Elizak, XIII. mendeko erlikiak, sarrera erromanikoa du, eta beste altxor bat gordetzen du barruan: Erremedioen Andre Mariaren irudia, XIII.mendeko hori ere.

Amezketa ugarte eliza
Ugarteko eliza



Amezketa
Amezketa sarrera
Ugarte eliza
Ugarte eliza
Amezketa San Bartolome eliza arkupea
Amezketa San Bartolome eliza arkupea
Espila saletxe baserria Amezketa
Espila saletxe baserria Amezketa
Amezketa baserria
Amezketa baserria
Amezketa Zubiarrain txiki baserria
Amezketa Zubiarrain txiki baserria
Amezketa frontoia
Amezketa frontoia
Escultura Guillermo Olmo San Martin Amezketa
Eskultura Guillermo Olmo San Martin Amezketa
Amezketa Jauregui Aundi baserria
Amezketa Jauregui Aundi baserria
Amezketa San Bartolome eliza
Amezketa San Bartolome eliza
Escultura Guillermo Olmo San Martin Amezketa Aralar
Eskultura Guillermo Olmo San Martin Amezketa
Amezketa San Bartolome eliza argizaiola
Amezketa San Bartolome eliza argizaiola
Amezketa San Bartolome eliza
Amezketa San Bartolome eliza
Eskultura Guillermo Olmo San Martin Amezketa
Eskultura Guillermo Olmo San Martin Amezketa
Amezketa frontoia
Amezketa frontoia
Amezketa frontoia
Amezketa frontoia
Amezketa plaza
Amezketa plaza
Amezketa San Martin
Amezketa San Martin
Amezketa plaza
Amezketa plaza
Amezketa San Martin
Amezketa San Martin
Amezketa San Martin
Amezketa San Martin
Amezketa Pello Zabala gunea
Amezketa Pello Zabala gunea
Amezketa plaza
Amezketa plaza