Amasa-Villabona datutan

Populazioa
5.826 herritar


Herriko jaiak
Santiago, uztailak 25

Komunikazio-korapilo garrantzitsua

Amasa-Villabona Tolosa eta Donostia arteko erdibidean dago. Aiztondo bailaran kokatzen da, Zizurkil, Aduna, Asteasu eta Larraulekin batera. Euskal kulturan sakontzeko eta barrualdeko txakolina dastatzeko lekua da, bertako gastronomiako beste plater tradizional batzuekin batera.



Intereseko beste
puntu batzuk.




Amasa auzoa

Ondoriozta daitekeenez, hiribilduaren auzo den eta muino baten goialdean dagoen Amasa herri zaharretik eratorria izan zen gaur egungo Villabona. Landa auzo bat da, eta nabarmentzekoak dira bertako Tourseko San Martin eliza, XVI. eta XVIII. mendeen artean eraikia, eta Santa Kruz ermita, inguruko lehen parrokia izan zena, eta nondik haran guztia ikus daitekeen.

Amasa Villabona
Amasa auzoa



Errebote plaza

Errebotea euskal pilotaren modalitate bat da, eta plaza librean jokatze da. Gaur egun ere jokatzen da Villabonako plazan, nahiz eta lehen, jokatzeko ohitura handiagoa zegoen. Plazaren bi aldeetan paretak edo frontisak daude, eta horregatik daude eraikin horietako leihoak babestuta. Plazaren erdian udaletxea dago, XIX. mendeko estilo neoklasikoko eraikina, herriko armarri barroko handi batekin.

Errebote Plaza Villabona
Errebote plaza



Zubimusu zubia

Villabona eta Zizurkil lotzen dituen zubia da. Lehen aipamena 1554koa da, nahiz eta lehen ebidentzia grafikoa 1782koa izan. Jatorrian, harlanduz eta hiru begiz eraiki zen; orain erdiko begia baino ez du mantentzen, birmoldatu ondoren.

Villabona Zubimusu
Zubimusu zubia



Etxeondo eta Subijana etxeak

Etxe Ondo oinetxe dotorea da, laborantza-lurrez inguratuta zegoena, baina gaur egun atsedenleku bakarra dago atzealdean. Vicente Ameztoy euskal artista garaikidearen etxea izan zen. XIX. Mendeko Subijana etxean, bere aldetik, ehungintzako tailerrak izan zituen barnean. Gaur egun euskal kulturaren inguruan lan egiten duen zentroa da, batez ere bertsolaritza.

Subijana Etxea Villabona
Etxeondo eta Subijana etxeak



Jesusen Bihotzaren eliza

Eliza, XX. mendean eraikitako Pietatearen Ama Birjinaren ermita zahar baten gainean eraiki zen.

Villabona eliza
Jesusen Bihotzaren eliza



Ongietorria ematen digun etxe estua

Udalerriko sarreran, Donostiatik iritsita, etxe zahar bat dago, bere estutasunagatik nabarmentzen dena. Fatxada nagusian, herriko sarrera iragartzen duen baldosazko kartela mantentzen da: Villabona.

Villabona
Ongietorria ematen digun etxe estua



Xarma handiko uraska zaharra

2010ean zaharberritu zuten eta kultur zentro bihurtu. 60ko hamarkadan, Subijana fabrikako langileek ur-biltegi gisa erabili zuten. Adreiluzko arkuez osatuta dago eta 100 m2 inguru ditu. Ibaiaren ondoko pasealekuan dago. Pasealeku horretan bertan galtzada-harrizko espazio bat dago, idi probak egiteko erabiltzen zena.

villabona aljibe
Xarma handiko uraska zaharra



Lasturko eta Komizarreko atsedenlekuak

Villabonako landa eremuan, Amasa plazatik abiatuta, bi atsedenleku daude: Lastur eta Komizar. Azken horretan, festa bat ospatzen da maiatzaren lehenengo egunean, animalien taldeak larretara igotzen diren egunean.

Lastur Amasa
Lasturko eta Komizarreko atsedenlekuak



Villabona
Villabona
Villabona
Villabona
Villabona Amasa
Villabona Amasa
Villabona kale nagusia
Villabona kale nagusia
Villabona
Villabona
Villabona
Villabona
Villabona plaza
Villabona plaza
Villabona ermita
Villabona ermita
Villabona udaletxea
Villabona udaletxea